Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| larráiñ. (-). (Leintz.) LARRIÑ (LEIN.). 1. larráiñ, larráiña. (d). izena. Baserriaren kontrako lauunetxoari toki askotan ematen zaion izena. Lehenago han jotzen zelako garia, jakina. Era, plazoleta de trillar, en su origen.. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraiña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat. Don. .. 2. larráiñ, larráiña. (d). "El espacio interior de la puerta principal hasta la cocina." (Izag Oñ).. An, larraiña esaten jakon, larraiñ aundi bat euan, larraiña, ta antxe ein zan bodia. Oiñ ganauak dauzka larraiñian ipinitta. Etxeko barruan. Mertz. .. |
| 2. lardaskatu. (d). du aditza. Kakanahastu, gauza nahastu eta gauza formalik egin ez. Embrollar, desordenar.. Iñoiz umiak eta be platerian dana lardaskatu ta jan ez. Klem. . Gutxi erabilia.. |
| lardatx. (-). 1. lardatx, lardatxa. (-). adjektiboa. "Persona jeniodun txipristina.. Astelenetan nere lagun orrek lardatxaldi ederrak eukitze ittu." (Lar Antz) .. 2. lardatx, lardatxa. (-). adjektiboa. "Lana gustora ez egin eta lanean txarra dena.. Ari lan bat eitteko ezin leikixo esan, ain da lardatxa!" (Lar Antz)... 3. lardatx, lardatxa. (-). "Eguraldi narrasa.. Gaur dauku egualdi lardatxa." (Lar Antz). .. |
| 1. lardatx, lardatxa. (-). adjektiboa. "Persona jeniodun txipristina.. Astelenetan nere lagun orrek lardatxaldi ederrak eukitze ittu." (Lar Antz) . |
| 2. lardatx, lardatxa. (-). adjektiboa. "Lana gustora ez egin eta lanean txarra dena.. Ari lan bat eitteko ezin leikixo esan, ain da lardatxa!" (Lar Antz).. |
| 3. lardatx, lardatxa. (-). "Eguraldi narrasa.. Gaur dauku egualdi lardatxa." (Lar Antz). . |
| lardei. (-). Ik. laárdei. |
| lardio, lardiua. (-). izena. (Antzuola.) "Zerbait jausi eta erortzen denean egiten den zikinkeria. (Lar . Patxi moxkortu zan, da eskillaran in zeban lardiua". (Lar Antz). . |
| láren, lárena. (a). zenbatzailea. LÁEN. Laurdena. Cuarta parte.. Billotx erdixa geixegi izango da ta larena erosizu./ Ire laena be etxuat jaten./ Emuidak ogi laren bat. Don. . LÁEN entzuten da gehiago.. lárenak, . (a). Laurdenak (ordua). Y cuarto.. Lau ta laenak die. .. |
| lárenak. (a). Laurdenak (ordua). Y cuarto.. Lau ta laenak die. . |
| láreun. (a). zenbatzailea. LAURÉUN. Cuatrocientos. . |
| 1. larga!. (d). interjekzioa. LARGA EMENDIK!. Alde hemendik. . Mutikuak! larga emendik! .. LARGA EMON. Dar largas. Klem.. |
| 2. larga. (-). Ik. lága. |
| lárgero, lárgerua. (c). izena. Ohe barrenetik oheburura doazen bi albo-oholak. Largero. . komentario 1 |
| larógei. (a). zenbatzailea. Ochenta. . |
| larra. (-). Ik. lárre. |
| larríxak émon. (c). esapidea. LARRITTASUNAK EMON. Ser presa del miedo, de la angustia.. Frenuak apurtu jakon da larrixak emon zotsanian salto ein zeban autotik./ Guardazibillak atia jo zeben da larrittasunak emon zotsanian bere buruari ein zotsan tiro. . Denborazkoetan, ia beti.. |
| 2. larri, larríxa. (b). adjektiboa. Angustioso, -a, apurado, -a.. Momentu larrixak pasau zittuen batzuk ufalekin./ Izardi-larrixak urtetzen zostan.. Ik. izardi-larri.. |
| lastamarrara, lastamarraria. (-). izena. (Eibar.) Lastoz egindako koltxoia.. Sin. lastai. |
| lástaxee, lástaxeia. (c). izena. LASTAXE. Xehetutako lastoa. Paja triturada.. Emoixezu ganauei lastaxeia pentsu puxkatekin. . |
| lástazao, lástazaua. (d). izena. Garia ereiteari utzi zitzaion arte gauez bidetan argi egiteko zuzi bezala erabiltzen zen lasto azao edo sorta. Gavilla de paja.. Orduan etzan oin beste linterna, ta farola ta lastazaua izaten zan bideko argixa.. Azen.: lastázao ere bai.. Ik. azaoketa. |
| láster. (a). adberbioa. Pronto, enseguida.. Karneta auan dogula ibilli biakou laster. . Sin. áurki. |
| 2. lástimia!. (b). interjekzioa. Lastima! Qué pena.. Lastimia! Jakin izan baneu neuk ekarriko notsun Donostiatik./ Dana ain ondo gertauta ta, lastimia! Eurixa ein biar. . |
| lastimia emon. (-). esapidea. Dar lástima.. Eztosta bape lastimaik emoten, eta horrelakoak, entzun entzuten dira baina baliteke erdal kalkoak izatea, adinekoek, normalean, penaik emoten, baitiote.. Ik. pena emon. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.