Skip to main content
. ermendáde , ermendadía . (c).
Laburpena
ermendáde, ermendadía. (c). izena. Uberan baserritarren elkartea ganadu kontuetarako. Behi bat akabatzen zenean ermandadeak hainbesteko bat ordaintzen zion jabeari. "Lana" Arrasateko kooperatiba sortu zenean galdu zen.   En Ubera hermandad ya desaparecida que funcionaba como seguro ganadero.. Urtero eitte zan Ermendadeko juntia./ Ermendadiak txakurtxikirik ez pagatzia erabagi dau. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
ermendadía
. erléontzi , erléontzixa . (c).
Laburpena
erléontzi, erléontzixa. (c). izena. Colmena.. Erleontzíxa ero erlauntza. Oni, einddako oni guk erleontzixa esaten gontsan da arboliakin da, artesanal ola einddakuai erlauntza. Don. . Ik. erláuntz.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
erléontzixa
Argazkiak
erlaontzixak
. erlé-bátze , erlé-bátzia . (d).
Laburpena
erlé-bátze, erlé-bátzia. (d). izena. Antzinako gazteen jolasa, auzolan ostean eta egiten zena.. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak, ardilaniakin einddakua, urik-eta pasatzen etxakonak, da artaikua jantzi, ta beste tunika bat ero, alkondara bat danen gainddi, da iiiiiiiii... da erle-batzia, da an utx eittebanai belarrondokua. Diooo, jota... baiña emon belarrondokuak...! Hil. .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
erlé-bátzia
. erlé-ápixa , erlé-ápixia . (c).
Laburpena
erlé-ápixa, erlé-ápixia. (c). izena. Erle habia.   Avispero.. Bein baiño geixaotan erle-apixiai zirrika asi tta majo zaztiauta etxeratu giñan. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
erlé-ápixia
2. erle , erlía . (b).
Laburpena
2. erle, erlía. (b). izena. ERLEKÚMA, -E, ERLA-TXORTA (EIB.). Enjambre, conjunto de abejas de un colmenar.. Erliak ies ein ddotse erlatokittik./ Erlia ikusi dot etxaburuko arbola baten./ Erliak urten eta erla-txortia geldittu zan aritz adar baten, toki-barri billa ziranak berriz agertu arte. (Etxba Eib) . Sing. beti. erliak urten, . (-). "Enjambrar.. Gaur eguardi aldera erliak urten dau, eta hor da galdara hotsa auzo guztian." (Eibetno).. erlía artu, . (c). Arbolatik zintzilik bola bat eginda dagoen erle-multzoa hartu erlatokira eramateko. ..
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Hurrenkera
2
Forma mugatua
erlía
1. erle , erlía . (a).
Laburpena
1. erle, erlía. (a). izena. Abeja..
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
erlía