Skip to main content

adjektiboa

  • azáltsu, azaltsúa. (c). adjektiboa. Azal asko eta mamin gutxi duena.   Pellejudo.. Aurten oso azaltsuak dare babak. . Ant. mamíntsu.
  • azárre, azarría. (c). adjektiboa. Handia, galanta.   Grande, robusto, -a.. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau. . Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria..
  • 5. azi, azíxa. (c). adjektiboa. Crecido, mayor.. Antoniok oiñezkero bastante seme azixak dauzka.. Neska-mutikoei buruz erabiltzen da batez ere. .
  • 2. azkarri, azkarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar.) Inteligente, despierto.. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib) .
  • ázkor, azkórra. (d). adjektiboa. Lurrari buruz esaten da hau lehorra dagoenean eta erpilak apurtzen ez direnean labratzerakoan.   Dícese que lo está la tierra de labranza cuando ésta queda reseca. Don. .
  • ázul, azúla. (a). adjektiboa. Azul.. Nun dago nere jertse azula? .. Ik. úrdiñ.
  • azúrbaltz, azúrbaltza. (c). adjektiboa. Kanpotik etorritako erdaldunei erasten zitzaien mespretxuzko deikera.   Término despectivo sinónimo de belarri-motz. Iru azurbaltzekin burrukan ein najuan.. Ik. belárrimotz.
  • azúrrestu, azúrrestua. (c). adjektiboa. Hezurdura estuko abereez, behiez batik bat, esaten da.. Azurrestua eta pelaje eskaxekua da, baiña esne-bei ona. .
  • azurzabal, azurzabala. (c). adjektiboa. Hezurdura zabala duena..
  • 2. babálora, babáloria. (c). adjektiboa. Memeloa, geldoa, mokoloa. Edozer gauzagatik barre egiten duen pertsona, lasaia, maliziarik gabea.   Lelo, -a, soso, -a. Se dice de las personas que se ríen por nada, tranquilas y sin malicia.. Nora joango aiz ba babalora onekin, esandako guztia sinisten jok eta. . Oso despektiboa ez den arren injenuoengatik esan ohi da. Oso gutxi erabilia gaur egun. .
  • 2. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Zurbila. Aurpegiko kolore txarra duenari kolore bajua daukala esan ohi zaio.   Dícese del color enfermizo.. Eztakitt arek beste zeoze eztaben izango, oso kolore bajua dauka.. Ik. kolóriak bajáuta.
  • 3. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Adjetivo que se aplica a mentalidade significando "baja", "atrasada", "mezquina".. Etxokoneko astuak arto batzuk jan zotsalako juezera jo juan. Oixe dok mentalidade bajua eukitzia.. Baita entzun daiteke persona bajua, portatzeko modu bajua eta horrelakorik. .
  • 1. baju, bajúa. (a). adjektiboa. Altura gutxikoa.  Bajo, -a.. Batzuk altuak eta beste batzuk bajuak. . baju ibili, . (c). esapidea. BAJU IKUSI. Eskas, ez ondo, ibili.   No andar bien, no rendir a plenitud.. Aspalditxo onetan Indurain baju samar dabill./ Gaur baju ikuste aut. Ze, atzo nun izan zuan parrandia? ..
  • bákan, bakána. (d). adjektiboa. Bakarra, galdua.. Gorosti bakanen bat beti egoten da piñu artian.. Gutxi erabilia..
  • 1. bakar, bakárra. (b). adjektiboa. Bera izan zan lagundu zostan bakarra./ Neukan erloju bakarra galdu ein jatan. . Hitz konposatu ugaritan: seme bakar, alaba bakar, anka bakar, etab. .
  • 2. bakar, bakárra. (c). adjektiboa. Bakarrik dagoena edo ari dena.   Solitario, -a, tratándose de plantas, casas, etc.. Idurixo oso etxe bakarra dok, etxaukak besteik inguruan. Klem. Basoko lanerako persona bakarra urrixa jartzen dok. . Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die, . (c). esaera. ..
  • bákarti, bákartixa. (b). adjektiboa. Beti bakarrik ibiltzen dena.   Solitario, -a.. Etzeukan lagunik; oso bakartixa zan. . Zenbaitek Azen.: bakárti, bakártixa ere bai..
  • bakeráko, bakerákua. (d). adjektiboa. Baketsua, bakezalea.   "Pacífico.. Gizon bakerakua beti..
  • 1. baketsu, baketsúa. (b). adjektiboa. Pacífico, -a.. Oso persona baketsua zan zuen ama.. Sin. bakeóso.
  • 1. baldar, baldárra. (a). adjektiboa. Traketsa.   Torpe.. Oso ibillera baldarra dauka orrek./ Ondo baldarra aiz pelotan.. Ibiltzen edo lanean, batik bat.. Ik. trákets, moldékaitz, aldrebes.
  • baldres, baldresa. (-). adjektiboa. (Eibar.) "Descuidado en el vestir.. Nai beste diru euki arren beti agertu zan baldresa..
  • 1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta.. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko. .
  • 2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa.. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera.. Adinekoei entzuten zaie bakarrik. .
  • banan-banako, bana-banakuak. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak.. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!.
  • 2. bándera, bánderia. (d). adjektiboa. "Chica fácil.. Ori da neska banderia, gero!" (Lar Antz) ..