adjektiboa
- ankázabal, ankázabala. (b). adjektiboa. Hankak oso zabal botatzen dituena. El/la que camina con los pies muy abiertos.. Jesus Aranzabal, lepoluze ankazabal esan ohi genuen txikitan. Jesus Aranzabal, «Irukutxo», Angiozarko karrerista, gure idoloa zen. .
- 2. anpólai, anpólaixa. (d). adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak. . Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.)..
- 2. ánpor, anpórra. (d). adjektiboa. Pertsona gizen eta baldarrari esan ohi zaio. Dícese de la persona gorda y torpe.. Aspaldixan ikusi barik neukan Pedro, eta aura dago anporra, aura..
- 2. antigual, antiguála. (c). adjektiboa. Antzinakoa. Antiguo, -a.. Gauza antigualak saltzeittue denda orretan./ Erretratu antigualak ikustia gustatze jakuela ta. Eli./ Antigualeko gauzak gustatze jako./ Antigualeko moduan dauke sukaldia./ Galdara orrek antigualekuak die. . Ik. aintxiñáko.
- 1. antiguál, antiguála. (c). adjektiboa. ANTIGUALEKÚA. (C). Antzinako erakoa. Modatik eta erabileratik aspaldi pasatua. Anticuado, -a.. Oinddio be sotaniakin dabill ori? Ori da pertsonia antiguala./ Oiñddio ik antigualeko mentalidadia daukak./ Andra-gizon koittau arek pe ondo antigualekuak die. .
- ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke. Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche.. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr.. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da. . ántzu egon, . (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren.. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don.. Ik. ernári, bueltau..
- ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). adjektiboa. AO ZATAR. Malhablado, -a.. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian. . Sin. min zikiñeko.. Sin. mín zatarréko. Ant. mín garbíko.
- aóbero, aóberua. (b). adjektiboa. Exajeratzeko ohitura duena. Exagerado, -a.. Zazpi kiloko erbixa arrapau zebala esan juan aobero arek./ Kontulari ona da, baiña aobero xamarra..
- aófiñ, aófiña. (b). adjektiboa. Mokofina. De paladar exquisito, gourmet.. Onetik bakarrik jaten dau aofiñ arek..
- aózabal, aózabala. (b). adjektiboa. Esan behar eztakoak edo ganoragabekokeriak esaten dituena. Imprudente en el hablar.. Eziozu kasoik eiñ, aozabal utsa da ta.. aozabalik egon, geratu, . (c). esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu.. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin...
- 2. apal, apála. (c). adjektiboa. Umila. Modesto, -a.. Oso mutil jatorra da, apala ta langillia.. Adineko jendeak normalean umill erabiltzen du eta gutxitan apal. .
- 1. apal, apala. (d). adjektiboa. Makurra, bajua. Zenbait hitz konposatutan ia bakarrik. Gacho, bajo. Casi exclusivamente en ciertas palabras compuestas.. Behi izen oso erabilia da «Apala», adarrapalei ematen zaiena.. Ik. belárriapal, adárrapal. bélarrixak ápal-ápal eindda, . (c). esapidea. Con el rabo entre piernas.. Frontoian diru guztiak galdu ta belarrixak apal-apal eindda urten giñuan. ..
- apárt, apárta. (b). adjektiboa. Ederra, bikaina. Estupendo, -a, hermoso, -a, extraordinario, -a.. Everestera joateko aukera aparta izan neban, baiña pasaporteik ez./ Beixa aparta daukau saltaixan./ Aurtengo udia ezta apart-aparta izan. . Mugatuan ia beti..
- 2. aprezíau, apreziáua. (b). adjektiboa. Apreciado, -a, estimado, -a.. Sasoi artan oso apreziaua zan oillaskua./ Ezta oso apreziaua errixan..
- 1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa. Idóneo, -a, adecuado, -a.. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako.. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den.. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua.. Sin. aukeráko, egoki..
- apúrkor, apúrkorra. (c). adjektiboa. Erraz apurtzen dena. .
- araetsu, araetsua. (c). adjektiboa. ARETSU (EIB.). Arenoso, -a.. Ango ariatza, aretsua; are garbi fin-fiña mariaberan, urriñeraiñok. (Etxba Eib). .
- ardiérren, ardierréna. (c). adjektiboa. Beti atzean gelditzen denari esan ohi zaio. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. "Se dice del último, del que demora, del que queda rezagado." (Etxba Eib).. Emen dator, alakon baten, gure ardi-errena.. Azen.: ardíerren ere bai..
- ardigáldu, ardigaldúa. (c). adjektiboa. Bakartia, inori jaramon asko egin gabe ibiltzen dena. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. Persona solitaria, que no hace mucho caso a los demás. . Nun ete da gure ardigaldua?.
- ardurátsu, arduratsúa. (b). adjektiboa. Responsable, cuidadoso, -a.. Zure semia oso arduratsua da ikastolan.. Ant. ardúrabako.
- árgal, argála. (c). adjektiboa. Flakoa, mehea. Flaco, -a, delgado, -a, esmirriado, -a.. Luzia ta argala da.. Gutxi erabilia. Bere lekuan flako edo igar esan izan da. . fiua/ezpala baiño argalaua izan., . (c). esapidea. Oso argala izan...
- 5. argi, argíxa. (c). adjektiboa. Paraje ageri eta eguzki-begiez esaten da. Dícese de los parajes soleados. . Elusuko Norde-auzua paraje argixa da izan, aldapatsua izatia eze./ Zuen etxia toki argixauan dago guria baiño..
- 6. argi, argíxa. (d). adjektiboa. Janariari gatza, piperra, ozpina, alkohola edo beste edozein bizigarri asko botatzen bazaio prestatzeko orduan, argixa dagola esan ohi da gero. Dícese de la comida que ha sido aderezada con mucha sal, pimienta, vinagre, alcohol, etc.. Mazedonia argi-argixa dago. Zer, Cointreau botillia jausi jatzu ala?/ Ensaladia argi samarra dago, baiña ez jan ezinddakua./ Ara, don Karlos; nik e gauza argixa jateko gogua eukitzen dot. (SM Ezten). .