Skip to main content

botanika

  • astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. botanika ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da. .
  • ásun, asúna. (a). izena. botanika Urtica dioica. Ortiga.. Gure bernak sarri igurtzi izan dituen landare ezaguna. Sendabelar bezala erabilgarritasuna handia du. Beltzixka denean asun beltza deitzen zaio. .
  • asun áza, asun azía. (d). izena. botanika Borraja. . Sin. bórraja lóra.
  • asúnar, asúnarra. (d). izena. botanika ASUNARRABIXA. Lamiun purpureum. Asun honek ez du pikatzen. Beste asunen inguruan egoten da. .
  • 2. atxíkoria, atxíkoria. (c). izena. botanika Cichorium intybus. Achicoria. Landare adartsu eta hosto gutxikoa, izarraren formako lore zabal urdinak dituena. Bide bazterretan-eta hazten da..
  • áulamu, -o, áulamua. (b). izena. botanika ABÚLAMU, AGÚLAMU. Chenopodium album. Vulvaria.. Soro eta baratzetan oso ugaria den belar txarra. Laga ezkero metro bete inguru has daiteke. Hazia ugari eta erraz botatzen du eta horregatik jalgi baino lehenago atera behar dira..
  • áza, azía. (a). izena. botanika Brassica oleracea. Berza.. azián bárrenengo ostrúa ez ízan, . (c). esapidea. Pertsona bat, bere ustez, oso inportantea izan, buruiritzixa izan.. Ez pentsau ori bere ustez azian barrenengo ostrua dala.. Esapide honetan azaren barrenengo hostoa gauza ezdeustzat hartzen da. . Sin. txori-káka ez izan.. ázak jo, . (c). esapidea. Ziria sartu, jukutria bat egin.. Orrek jo jostak neri azak. .. azak emon, . (d). esapidea. Kalabaza eman.. Markiko alaba gaztenan atzetik ibilli zuan amorratuta, baiña azak emon jotsan itxuria neskiorrek. . Sin. kulape emon, kalábazia emon..
  • Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. botanika AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da. . Sin. éuzki lóra.
  • azélga, azelgía. (a). izena. botanika Beta vulgaris. Zerba.. Arrasate aldean zarba deitzen diote. .
  • azénaixa, azénaixia. (b). izena. botanika AZANAÓRIXA, ZANAORIXA. Daucus carota. Daucus carota.. Azenaixia oso ona ei da bistarako.. Ortuan lantzen da, baina berez hazitakoak ere badira..
  • 1. azkar, azkárra. (c). izena. botanika Acer campestre. Astigarra.   Arce.. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. . Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka. Ik. astígar.
  • 1. baba, babía. (a). izena. botanika Phaseolus vulgaris. Indaba, babarruna. · Alubia, judía . Babak dare bazkaltzeko./ Pinttana danian tolosa-babia. Babia, gorri-biribilla, izeten dok gorrittik beltzera eitten daben ori, da pinttana danian da biribillian tolosa-babia. Gero beste bat pinttana izeten dok luzenkia, da orri baba pinttana. Klem.. Hona hemen baba klase batzuk: baba gorri, -xa. Sinonimoak: Tolosa baba, -ia; tolosana, -ia; baba pinttana, -ia (zuri-beltza, pinttoa), baba beltz, -a (kolore beltzekoa, ez nahastu izen bereko Vicia faba-rekin). Zurietan baba zuri, -xa; baba zuri riñona.. komentario 1 Ik. tolósana, riñóna, tolósa bába, pínttana. babá-lora, babá-loria. (b). izena. Flor de alubia. .. babá-lora, . (-). .. babá-lasto, babá-lastua. (c). izena. El tallo, la planta de la alubia.. Idaurrakin jota babak aletu, ta gero lastua ganauei emoten jau. .. babá-jan, baba-jána. (b). izena. Comilona de alubias.. Biar baba-jana daukau Uberan. .. babá-ale, babá-alia. (a). izena. Baba-garaua.. Aurten baba-ale txikixa dago.. BABA-BÍRRI. Ik. bírrin.. baba-kanpaiak jo, . (-). esapidea. Bazkal ordua heldu.. Baba- kanpaiak jo juek eta etxe aldera egin biarko juagu. ..
  • babábeltz, babábeltza. (-). izena. botanika Vicia faba (Subs. sativa). Haba.. Bababeltzen puria daukau gaur./ Ikazgiñen jana ei da bababeltza. . Ik. bába.
  • barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). izena. botanika BARRABAS, -A. Oxalis latifolia. Acederilla, aleluya.. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar. .
  • basalizar, basalizárra. (-). izena. botanika BASOLIZAR. Sorbus aucuparia. Serval de los cazadores..
  • basaperréjill, basaperrejílla. (d). izena. botanika Petroselinum hortense. Perejil silvestre.. Ortuko perrejila bezalakoa, berez harri artean eta etxe ingurutan hazten dena..
  • basóklabeliña, basóklabeliñia. (c). izena. botanika Dianthus monspessulanus. Clavelina..
  • basózigarro, basózigarrua. (c). izena. botanika BASOZIARRO. Clematis vitalba. Aihena.   Clemátide. Arbola eta sastraketan gora egiten duen landarea. Zahartu eta ihartutakoan zatitu eta erre egiten zituzten lehengo mutikoek. Gure txikitako basozigarroak. Bizioak akabatzeko balio du enplasto bezala erabilita. . Ik. áixen.
  • 2. batan, batana. (d). botanika Mentha suaveolens. Menta, mentastro.. Sin. ménda.
  • bedár beltz, bedar béltza. (d). izena. botanika Ranunculus repens. Botón de oro.. Kolpeentzat eta erabili izan da. Don.k dio izen hau uste duela «centaura» (Centaurea cyanus) delakoari ematen zaiola..
  • bedar gárratz, bedar garrátza. (c). izena. botanika Acedera.. Ik. matxíngarratz.
  • bedar gógor, bedar gogórra. (d). izena. botanika Zenbait informantek izena ezagutzen duen arren, inork ez du argitu zein landareri dagokion. .
  • bedár latz, bedar látza. (d). izena. botanika Galium aparine. Amor del hortelano.. Bedar latzak, erremolatxia bada, garixa bada, an parrau eitten da eta amenazau eitten dau. Pedro. . Beste informante batek honela deskribatzen zigun: Bedar estu bat, zelaittan da ugari azten dana. Lore zuri, leun, polita dauka; belarra bera oso latza da. Azkuek badakar hitz hau baina beste esanahi batzuekin: "allico, correhuela, cardo para pájaros".. komentario 1
  • bedár miñ, bedar míña. (d). izena. botanika Centaurium erythraea. Centaurea menor.. Emen asko eoten da. Lora lilatxo bat eukitzen dau, sartain-ipurdixan antzeakua. Eozein lekutan egoten da, ementxe jardiñian be bai.. Tentsioa bajatzeko erabili izan da. (Lar Antz). Sin. tensino bedar (Eib.).. Sin. tensiño bedar.
  • bedar nárras, bedar narrása. (d). izena. botanika Pamplina.. Ik. zapédar.