Skip to main content

TRANGOTA ERREKIA

Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Urtea 2
1992
Erref. Kartografikoa
88-26-AB,041
Auzoa
Angiozar
Erreferentzia bibliografikoa
19
Berriemaileak
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Ez, behera datorrena Otsaleierrekia. Nik esan dostat hori, Otsaleierrekia, hona beheraiño. Gero han goixan harek eitten dittuk, hiru errekatxo juntatzen dittuk batera.
- Horrek apuntatzen [hemen]… Bat etorri bihar da hemendik ta bestia handik. Bai?
- Hiru errekatxo juntatzen dittuk. Guk esaten dotsau Aldaiko… gure [posturetakua], e?
- Bai, bai, bai.
- Aldaiko txabolazarpeko errekatxua.
- Hori zein, ezkerrerao dauena?
- Ezkerrerao. Hemendik ez dok ikusten.
- Zein izango litzake?
- Erdiko beroi, […] Aldaiko txabolazarpeko errekatxua. Errekatxo txikixak dittuk, e, [zatitxo batzuk] dittuk. Eta bestia honutz hemendik, handik gure aldera etorri ta hor, piñua, [atzenengo piñua] ikusten danetik hara kriston barrankadia dao beste alde honetara be. Askasibarboluko txabolapeko errekatxua guk; guk, e? Harek eukiko dau beste batendako beste izen bat.
- Ta hemen dauen tontor honek?
- Hori gero esango dostat hori. Ta hirugarren errekatxua Trangotako errekia. Lehen esan douna.
- Zela?
- Trangota.
- Eskumako hori?
- Bai, hirurak juntatzen dien une haura Trangota arrua, guk. Akotau basotik behera datorrena.