da
- 1. maillatu. (b). da-du aditza. Abollar(se), magullar(se).. Atzo ekarrittako kotxia gaur maillatu dau./ Sagarrak agiakin eretxi ezkero maillatu eitten die. . Ik. aputxúrrau, mazpílddu.
- máiztu. (d). da aditza. Jantzia, batik bat, ajatu, kolorgetu, eskastu; Baita pertsona edo landarea ere. Ajarse, perder la presencia.. Erropia, koloria juaten jakonian: maiztu. Eta baitta landarak ero lorak ero tristetzen dienian, maiztu die orrek. —Eta personak? —Baitta. Asko maiztu da ori lendik. Freskuria galtzen daben zera. Klem./ Modaik ezan pasatzen apurtu arte, ero ziero maiztu arte. Hil./ Soñoko edarra izendakua da baiña ointxe maiztu jat ziero. . Ik. máiz.
- makúrtu. (b). da-du aditza. Agachar(se), inclinar(se).. Pezeta bategaittik jentia ezta makurtu be itten./ Burua makurtuizu baezpadabe.. Gorputzagatik ia bakarrik. Gauzak, arbolak esate baterako, okertu, batik bat. .
- maniféstau. (d). da aditza. Quedar en evidencia.. Batzuk ez i eben nai, aldameneko tabernakuak eta; eta arek ei eukan eskolako giltza. Lelengo giltzik emon nai ezta ta. Bueno, bere burua manifestauta geratu, besteik ezebe eziñ eiñ errixan kontra baiña. . Ikusten dugunez, bere burua manifestauta, dio Hilarik jaso dugun adibide bakarrean..
- 1. mantendu. (b). da-du aditza. Elikatu. Alimentar(se).. I mantendu biar abenak pe etxaukak lan edarra./ Italianuak ixa pastiakin bakarrik mantentzen die. . mántentze aldéra, . (c). Mantenuaren truke. . Sorgiña i zan Bitorianatxo ori, lanian ibiltze i zan etxeik etxe mantentze aldera. Ben. (AA BergEus, 338. o.)...
- 2. mantendu. (b). da-du aditza. Mantener(se).. Franco berrogei urtian mantendu zan poderian./ Arek eztau esana mantendu.. Erabilera hau berri samarra izan daiteke..
- mardótu. (c). da aditza. Marduldu. Volverse lozano, robusto.. Pentsua naikua darabill da asko mardotu da txala. .
- 2. markáu. (c). da-du aditza. Urratu. Arañar(se).. Kotxia markau dot garajetik etaratzerakuan./ Gure mutikua markauta etorri da burrukan eindda. .
- marraskáldu. (d). da aditza. MARRASKIAU (ANTZ.). Marraskal bihurtu. Volverse flaco, esmirriado.. Iñaxi marraskiau in da dezente. .
- 3. martxa eiñ. (c). da aditza. Alde egin.. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik! . Leintz aldera gehiago..
- matxórratu. (d). da aditza. Matxorra bihurtu. Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente).. Beti umeske dagon moduan eta umeik ez. Beste bei batzui saltoka ibiltzen dienian, matxorratuta. Klem./ Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don. . Emakumeaz ere bai. Azen: mátxorratu ere bai. Adibidean ikusten denez, beste behi batzuei saltoka hasten dira matxorratuta daudenean.. Ik. ekáiztu.
- maxkáldu. (b). da aditza. Debilitarse, perder fuerza.. Txanpana bein zabaldu ezkero maxkaldu eitten da. .
- maxkartu. (d). da aditza. "Pertsona urteekin txikitu eta gastatu.. Iñaxi aspaldian maxkartuta dao." (Lar Antz) . komentario 1
- 2. mejorau. (c). da aditza. Gizendu pertsona bat (umorezkoa).. Aspaldixan eztozu ikusi Dioni? Ba ziero mejorauta dago. .