Skip to main content

da

  • láztu. (b). da-du aditza. Latz bihurtu.. Otzakin eskuak laztu eitten die./ Illia laztu ein jatzu aspaldixan. . komentario 1
  • legáu. (a). da aditza. (Elgeta.) Ailegatu.   Llegar.. Enaiz sasoiz legau gaur lanera./ Udazkenian da, legatzen da ta, illuntzen dau goizao. Enr. . Sin. aillégau.
  • 1. lelatu. (b). da aditza. Lelo bihurtu (emak.).. Lelatuta dago gure neskatila au.. Ik. lelótu.
  • 2. lelatu. (b). da aditza. Gehiegi beratutako bakailauaz lelatu egin dela esan izan da. .
  • lelótu. (b). da aditza. Alelar(se).. Lelotu eiñ aiz, ala?/ Azkenian mutikua lelotu bia dau.. Ik. lelatu.
  • léundu. (b). da-du aditza. LEGÚNDU. Alisar(se), suavizar(se).. Artuizu ezti puxkat eztarri ori leuntzeko./ Limiakin leundu neban eskulekua.. Azen.: leúndu ere bai.. Ant. láztu. Ik. lisotu, lakártu.
  • 4. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Erditu.   Parir la mujer.. Alakok familixia izen dau, ero. “Aura?”, ta “Librau ei da”. Don. .
  • 2. librau. (c). da-du aditza. Librarse de, librar.. Atsaldian, lanak ein dda libratzen giñanian. Eli./ Ederretik librau nok./ Jo atzera, puxkat geixao. Libratzen dau! . Kamioiari buelta ematen laguntzen dihardutenei entzuna. Eta erderaz denean: "Pega, pega patrás, dale todo. Ya libra!".
  • 3. librau. (c). da aditza. (eufemismoa.) Kaka egin.   Defecar.. Bost egun daroiat librau barik./ Okanak onak ei die libratzeko.. Egun batzuetan ezinean ibili ondoren erabiltzen da, gehienbat.. Ik. obráu.
  • lijértu. (c). da-du aditza. Lijer bihurtu.   Volver(se) ligero de articulaciones.. Olixua botata lijertzen da kataia./ Masaje bat artu biarrian nago, ia lijertzen jatan bixkarralde au.. Ant. sórtu.
  • liráinddu. (c). da aditza. Lirain bihurtu.   Volverse esbelto.. Len potolua zan baiña ziero liraindduta dago. .
  • líxtu. (c). da aditza. LITXÁTU. Litxez bete oihal edo jantzi bat.   Llenarse de pelusa o hilachas; deshilacharse un tejido o vestido.. Azkenengo erosittako bakeruak ziero lixtu jat./ Barrenak pe danak lixtuta jauzkat. Don.. Ik. álbeni, izpittu, txirbiztu, lítx.
  • lizúndu. (c). da aditza. Enmohecerse.. Basarriko ogixa ona da, baiña ein-barrixan. Bein baiño geixaotan janda gare lizundutakua./ Umeldu ero lizundu (belarra). Umeldu ezkero ba urrengo lizuna. Umelak lizuna dakar ondorik. “Bedar umela ekarri dou. Au lizundukok”. Don..
  • 1. lokatu. (c). da-du aditza. Loka, koloka jarri; gaizki itsatsia egoteagatik mugitu.. Alanbradurixako esola guztiak lokatuta dare./ Muturrez aurrera jausi tta iru agin lokatu jat./ Astuak azkenian laixia lokatu dau. . komentario 1 Ik. lóka, loka.
  • 2. lokatu. (c). da aditza. Loka bihurtu oiloa.   Ponerse clueca la gallina.. Oilluak, lokatutakuan eztabe arrautzaik eitten. . Ik. loka.
  • lokátzatu. (c). da-du aditza. LOKAZTU. Lokatzaz zikindu.   Manchar(se) de barro.. Perretxikutan izen naiz da erropa guztiak lokatzatatuta ekarrittut. .
  • lorátu. (b). da aditza. Loreak atera landareak.   Florecer, ponerse en flor.. Negu epelegixa ezta ona, ze arbolak udabarrixa baiño lenao loratzen die ta gero izotzak pasaria emoten dotse. .
  • lotsátu. (a). da-du aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi.   Avergonzar(se).. Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko. .
  • 3. lumatu. (c). da aditza. Lumaz jantzi.   Emplumarse, llenarse de plumas las aves.. Joan zan astian jaiotako txorikumak lumatzen asitta dare. .
  • 1. lurrundu. (b). da aditza. Lurrun bihurtu.   Evaporarse.. Ura lurruntzen danian gatza geratzen da./ Lapikoko ur guztia lurrundu da. .
  • 2. lurrundu. (b). da aditza. Lurrunez estali.   Empañarse.. Sukaldeko kristalak lurrunduta dare./ Antiajuak lurruntzen jat tabernan sartzerakuan.. Ik. lauso.
  • luzátu. (b). da-du aditza. LUZÉTU. 1. luzatu, . (b). da-du aditza. LUZETU. Luzetu.   Alargar(se) tanto en el tiempo como en el espacio, estirar.. Matrikulatzeko plazua luzatu ein ddabe./ Guazen kanpora ankak luzatzera./ Eguna luzatzen asitta dago.. Biak entzuten dira, baina pertsona handi egiteari buruz LUZETU gehiago, eta denborari buruz LUZATU. Zela luzetu dan zuen mutikua. .. 2. luzatu, . (d). da-du aditza. Erraminta baten ahoari, altzairatu ondoren, mailukarekin forma eman.. Beiñ pegaitten danian ba geo aiketa aixkorian formia emun arte, aiketa luzetu arte, ta gero azkenian desteran. Jen. ..
  • 1. luzatu. (b). da-du aditza. LUZETU. Luzetu.   Alargar(se) tanto en el tiempo como en el espacio, estirar.. Matrikulatzeko plazua luzatu ein ddabe./ Guazen kanpora ankak luzatzera./ Eguna luzatzen asitta dago.. Biak entzuten dira, baina pertsona handi egiteari buruz LUZETU gehiago, eta denborari buruz LUZATU. Zela luzetu dan zuen mutikua. .
  • 2. luzatu. (d). da-du aditza. Erraminta baten ahoari, altzairatu ondoren, mailukarekin forma eman.. Beiñ pegaitten danian ba geo aiketa aixkorian formia emun arte, aiketa luzetu arte, ta gero azkenian desteran. Jen. .
  • lúze izan. (c). da aditza. Medir de largo.. Uberako frontoia ogei metro da luze eta bost zabal. .