Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| zúzen egon. (b). esapidea. ZUZEN IBILLI. Estar en lo cierto.. Orretan zuzen zare. . Ant. . |
| 3. zotz. (-). Ik. mekauben zotz. |
| kalábazia emon. (b). Dantza edo maitasun-harremana ukatu.. Makiña bat kalabaza emon zostazun zuk gaztetan./ Garbiñe gustatzen jakon, baiña kalabazia emon zotsan, itxuria. . Ik. azak emon, kulape emon. |
| ixípula, ixípulia. (c). izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen. Erisipela.. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem.. komentario 1 Ik. San Martzíal. ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko.. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem. .. |
| ofiziále, ofizialía. (d). izena. Oficial, obrero cualificado.. Ze irabazte jok zuen taillerrian ofiziale batek?. |
| káusk!. (c). onomatopeia. (adierazkorra.) KOSK, KLAUSK . Onomatopeya que indica acción de morder.. Zuen txakurrak kausk ein ddost ipurdittik./ Txakurrak, gutxien uste danian, kausk./ Gure aatiak txitxaria ikusi orduko klausk eta barrura. . |
| kobrámentu, kobrámentua. (c). izena. Cobro.. Noiz die einddako lanen kobramentuak?. Sin. kóbrantza. Ik. pagámentu. |
| kárro, kárrua. (b). izena. Zaldi-gurdia. Carreta de caballos.. Lau ijitto-karro pasau die./ Oiñ eztabill karroik bidetan. . Asto edo mandoena ere bai. Idi edo behiek tiratua, BURDI.. Ik. tríbuli, kótxe. |
| 1. mangáu. (c). da aditza. Leher egin. Agotarse, hacerse polvo.. Fubolian ibilitta ziero mangauta aillegau zan etxera./ Ordurarte ondo, baiña Elgetan gora mangau nitzan. . MANGAUTA, gehienbat.. mangáuta, . (-). adberbioa. Leher eginda.. Ik. ukatu, étenda.. |
| mostrongo, mostrongona, mostrongua, mostrongonia. (-). adjektiboa. "Pertsona haundia, potoloa, takarra.. Sin. potril, tronpil, tronpota.. |
| 2. máleta, máletia. (d). izena. Haurdunaldia. . Zela zan ori? Izena, ikuste ebana (Ezkioko amabirjina). Gero beintzet e maletiakin agertu zan Bilbon. Jesus barrixoi a izengo zan. Fran. (AA BergEus, 346. o.). . |
| otzían. (b). adberbioa. ÓTZ-ÓTZIAN. Burua bero izan gabe; baita, mentalizatu gabe.. Biar Urbixara? Otz-otzian arrapau nok eta etxakixat ze esan./ Personia ola otzian iltzeko barrua bia dok.. Ik. odol-otzían. |
| lanzádera, lanzáderia. (d). Ik. anezka. |
| klin-klon. (-). onomatopeia. (Eibar.) "Croar de sapos." (SB Eibetno). . |
| lauzírien, lauzíriena. (c). izena. botanika Chamaecyparis Lawsoniana. Ciprés de Lawson.. Bastante ugaria da gure lurretan. Basoren bat edo beste ere aurki daiteke, (Intxorta-txiki bidean, adibidez). Beste zipresen antz handikoa da, baina pinuburu txiki-txikiak ditu (zentimetroa ingurukoak edo txikiagoak). Zipresarenaren miniaturak dirudite. Etim.: "lawsoniana". Sin. piñu puntabera (Eib.).. |
| 2. osíñ, osíña. (d). izena. Putzua orokorrean. Linua beratzekoa, adibidez, izendatzeko ere erabiltzen zela diote zaharrek.. "Otsin: poza, pozo, presa. Naturala edo egindakua." (SB Eibetno).. Ik. kunbo, liñapótzu. |
| on eiñ daizu(e)la. (-). esapidea. ON EIÑ. Que aproveche. . . ON EI. Ik. kaprobétxe!. |
| 2. márko, márkua. (b). izena. MALKO (D). Malkoa. Lágrima.. Malkua da, berez daonian, tanta bat daonian, malkua. Don. . Gehienetan negar-marko.. |
| mokó-páiñolo, mokó-páiñolua. (c). izena. Pañuelo de bolsillo.. Sin. eskú-páiñolo, -u. |
| mótibo, mótibua. (a). izena. Motivo.. Ze motibo daukazu asarretzeko?. motibua euki, . (b). esapidea. Tener motivos.. Eztakixela euskeraz? Motibua badauka ba, beti euskaldun artian dabil eta... |
| tringili eta trangala. (c). onomatopeia. "Ruido que hace el carro cuando está flojo." (Izag Oñ). . |
| txirikillán. (c). TXIKILLÉRONKA. Txirikil jolasa praktikatzen.. Txirikillan pasau giñuan atsalde guztia./ Jokatukou txirikillan?/ Neguan tortoloska ta txikilleronka, da sokasaltoka. Klem.. Sin. galderonka (Berg.). Ik. kaldéroi. |
| 1. zetan. (a). adberbioa. Zertan. En qué.. Zetan zabitz?/ Zetan geratu zan gauzia?. zetátik ero artátik, . (c). (adierazkorra.) Zerbaitetik.. Zetatik ero artatik bizi biakou. .. zétan ero ártan, . (b). esapidea. ZETAN ARTAN. Zerbaitetan.. Denporia pasau biarra daukau zetan ero artan. .. |
| sálga, salgía. (d). adjektiboa. Bitarte zabalekoa; ehunduraz esana. Poco espeso, ralo, tratándose de cedazos, paños, sacos, etc.. Bi bae klase zittuan, bata salgatxuaua, zai zabala bakarrik kentze zebana, basilloria eitteko, ta bestia estuaua ogi zurixandako. Klem./ Jertse ori oso salgia da./ Pulpa-zakuak oso salgak izaten die. . Ik. basíllora. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.