Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

intiarru. intierru. Ik. entierru..
intxa, intxia. (d). "Eztabaida, demanda, bakerik eza. Auzuan intxia dago zar eta gaztien artian/ Orduen be intxie eukienak eta inbirixie eta gauza danak urten eitten auien." (Orm Aram).
íntxarri
íntxarri, íntxarrixa. (b). Izena. txíntxarri. Cencerro. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa.
íntxaur. intxor.
íntxaur
1.íntxaur, íntxaurra. (a). Izena. botanika. Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia.. Esaerak: Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). Esaera. Urriñeko intxaurrak betiak, joandakuan utsak. (Lar Antz). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek. 2.íntxaur, íntxaurra. (b). Izena. okozpeko intxaur. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra. · Nuez de la garganta. Zuen mutikuai intxaurra azi jako. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan. .
intxáur-árbola, intxáur-árbolia. (a). Izena. Nogal.
intxaur-káskal, intxaur-kaskála. (c). Izena. Cáscara de nuez.
intxaur-sáltsa, intxaur-saltsía. (c). Izena. Postre consistente en una papilla hecha de nueces mazadas, leche, etc. Intxaur-saltsia, gozua baiña astuna./ Gabonetako postria izate zuan intxaur-saltsia.
intxaurdoi, intxaurdoixe. Izena. Aramaio. Intxaurdia. · Nocedal.
intxúsa.
intxusa
1.intxusa, intxusía. (c). Izena. botanika. Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da.. content_copy salúparda, sakúta, flot. 2.intxusa, intxusía. (c). Izena. botanika. smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?.
intz
intz, íntza. (a). Izena. Ihintza. · Rocío. Anka guztiak busti jat intzetan. Sin. iruntz (b, Ub.), iñuntz (Lein.), iñontz (Oñ.)..
intzírixa, intzírixak. (d). Intziriak, min edo pena oihuak. Txakurrarenak, gehienbat. Txakurren intzirixak entzuten zittuan./ "Intzírixa batzuk: unos gritos de dolor. Intzírixaka: dando gritos de dolor." (Izag Oñ).”
iñúde
iñúde, iñudía. (c). Izena. iñure, iñuresa. Inoren haurrari titia ematen diona. · Nodriza. Inguruko basarrikuak pa, etxekuak etzeukan eta beste batek emuten otsan, baiña bigarren ama ero ola esaten jakon ari, baiña onek aberatsak eruaten zittuenei iñudia esaten jakuen. Don./ Txaket edo,” Anizetak I. Esamoldeak: iñúde joan. (c). Inude lanera beste etxe batera joan. Nere ama iñude jun ei zan bai Madrillera, da erderaz tautik pez. Ben.”
iñúdetza, iñúdetzia. (d). Izena. Iñuretza. Inude lana. · El trabajo de nodriza. Iñudetzia gauza tristia da./ Gaztetan iñuretzan ibilittakua da.
íñun. 1.iñun. (a). Adberbioa. En ninguna parte (ezezkoetan). Iñun eztot ikusi olakoik. 2.iñun. (a). Adberbioa. En alguna parte (bestelakoetan). Zigarroik iñun topatzen bozu, ekarri.