Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

indarrétxe, indarretxía. (c). Izena. Zentral hidroelektriko txikia. Asko ziren Iberduero nagusitu arte. · Pequeña central hidroeléctrica. Aranen, Aranguntxon..., batian bestian mordua zittuan indarretxiak. content_copy makinetxe, túrbiña.
índdar. 1.inddar, inddárra. (a). Izena. Fuerza. Etxe batean lanerako jende asko dagoenean Etxe batean lanerako jende asko dagoenean indarra dagoela esan ohi da. Gaur, gurian dagon beste inddarrekin, garo guztiak erretirau bia jittuau. Gerraz aritzerakoan ere: Gero Bixkai aldetik inddarra aillegau zuan da Elgeta aldian gogortu zittuan. Tropak etab., alegia.. Esamoldeak: inddarrían. (c). Adberbioa. Indartsu, indar handiz. Onek gaztiok inddarrian dare ta bedarretak laster eingoittugu./ Zuk sartutako larrosak inddarrian datoz. inddarra egin. (c). Aditza. Hacer fuerza, presionar. Inddarra egin biako da gure deretxuak errespetatzeko. 2.inddar, inddárra. (c). Izena. Argindarra. · Fuerza eléctrica. Inddarra joan da ta argi barik gare. Orain inddar edo arginddar baino gehiago elektrizidade entzuten da.. content_copy argínddar. Esamoldeak: índdarka. (c). Adberbioa. Haciendo fuerzas. An zebitzen inddarka, autua mobidu naixan. Behiak txala egiteko ahaleginetan diharduenean inddarka jarduten du. . inddarra Jakan. (c). Esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea. .
inddargárri, inddargarríxa. (c). Izena. Indarra ematen duena. · Revitalizador. Etorri etxera inddargarri bat artzera, oiñezkero kantsauta egongo zate ta.
inddárka, inddarkía. (d). Adjektiboa. Indargea, erkina. · Falto de fuerza (sobre todo aplicado a plantas). Letxuga guztiak igartu die; alako inddarka batzuk gelditzen die bizirik.
inddarkátu. (d). da Aditza. Indargetu. Landareez, batez ere. · Perder fuerza una planta. Azkenengo euri zakarrak inddarkatuta laga zittuan patatak.
inddarráldi. 1.inddarraldí, inddarraldíxa. (c). Izena. Etxe batek edo norbaitek indar handia dueneko aldia. · Temporada en que se tiene mucha fuerza. Rominger-ek inddarraldixa aprobetxau dau rekorra batitzeko./ Inddarraldixa dago gure basarrixan. 2.inddarraldi, inddarraldíxa. (c). Izena. Indarrezko ahalegina. · Intento usando la fuerza. Indarraldixa ein giñuan arrixa mobitzeko, baiña alperrik./ Bi indarraldittan bota giñuan monumentua.
inddártsu. 1.inddartsu, inddartsúa. (b). Adjektiboa. De mucha fuerza. Arrijasotzaille ori inddartsua da. 2.inddartsu. (b). Adberbioa. Con fuerza. Aurten patatia inddartsu dator. Ik. inddarrian s.v. inddar..
inddártu. (b). da Aditza. Indarra hartu. · Fortalecerse. Euskeria puxkat inddartu dala esan leike./ Pago gazte au ezta inddartzen.
indí-gaztaiña, indí-gaztaiñia. (c). Izena. botanika. Aesculus hippocastanum. indíxa gaztáiña, iri-gaztaiña. Castaño de Indias. Kanpotik ekarritakoa bada ere, asko daude, kale inguruetan batik bat, Bidebarrin, esate baterako. "Gaztaiña pilongak" ematen dituzte. Sin. enano-gaztaiña (Eib.)..