Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

gérri. 1.gerri, gerríxa. (a). Izena. Cintura. Gerrittik izurrauta nabill. 2.gerri, gerríxa. (c). Izena. Arbolaren gerria, enborra, ipurdi edo bururen oposizioan. · Tronco de árbol. Gure etxeaurreko artiak iru metro neurtzeittu gerrixan. Zutik dagoenean da, batik bat, gerri; botatakoan trongo ia beti. .
gerrí-búelta, gerrí-búeltia. (c). Izena. Gerrialde lodia. · Dícese de la ancha cintura; en tono jocoso, normalmente. Mekauben, andra orrek jaukak gerri-bueltia./ Lau anaiak bizi die oinddio, danak pe gerri-buelta ederreko gizonak. Baita gerria soilik, honelakoetan: Izaria zekarren batuta gerri-bueltan..
gérra. 1.gerra, gerría. (a). Izena. Guda. · Guerra. Esamoldeak: gerríak urten. (c). Gerra hasi. · Estallar la guerra. Gerriak urten zebanian soldauxkan zeuan Burgosen. gerrá-óste, gerrá-óstia. (b). Izena. La posguerra. Gerra-ostian estrapelo demasa ibili zan. gerrá-dénpora, gerrá-dénporia. (b). Izena. Azkenengo gerrak (1936-39) iraun zuen aldia. Gerra-denporan makiña bat ogi-beltz jan giñuan. gerrá-áurre, gerrá-áurria. (b). Izena. La anteguerra. Gerra-aurrian alkate egon zan. 2.gerra, gerría. (b). Izena. Demanda, burruka, sesioa. · Discusión, riña. Ume demonio onek gerria besteik eztauke./ Andra-gizonak beti gerran dabitz.
gérriko, gérrikua. (b). Izena. Zinturoitzat erabiltzen den zapizko zirrindara luzea. · Faja. Arrijasotzailliak gerrikuakin eitten dabe lan.
gerríko miñ, gerríko míña. (b). Izena. Dolor de cintura. Ezta gozua gerriko miña.
soltáu. (a). da du Aditza. Soltar(se). Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan. Esamoldeak: gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). Esapidea. eufemismoa gérrikua. Kaka egin. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko..
tensiño, tensiñúa. (b). Izena. tentsiño. Tensión sanguínea. Tensiño altukua izan da beti. Esaerak: Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). Esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: .
gertakizun, gertakizuna. (c). Izena. Gertaera. Orduko gertakizunak oinddio goguan dauzkat. Gutxi erabilia. .
gertáu. 1.gertau. (b). da Aditza. Arropak jantzi eta apaindu. · Vestirse y acicalarse. Prepararse. Etxoin puxkat, oinddio gertatzeke nago ta. content_copy prepárau. 2.gertau. (b). da du Aditza. Preparar(se). Ze moduz gertau dozu esamiña?/ Gertau zaitte bronkia entzutera. content_copy prepárau. 3.gertau. (b). du Aditza. Janaria prestatu. · Preparar la comida. Gaur bazkai gozua gertau dau amak. content_copy prepárau.
gértu. 1.gertu. (b). Adberbioa. Prest. · Dispuesto, preparado. Ni gertu nago alkatiagana be joateko./ Armozua gertu dago. content_copy prest. 2.gertu. (b). Adberbioa. gertuan. Urrean, hurbil. · Cerca. Ermua Eibartik gertu dago./Etxuat azertau baiña gertuan ibili nok.
gerturátu. (c). da du Aditza. Urreratu. · Acercar(se). Etzaittez orreana gerturatu be. Gutxi erabilia. Urreratu da arrunta. .
gesal. gezal. ohar bat 1.gesal. gesála. "Lo soso, lo que está sin sal. Lo que está desalado. Lo salado (!)." (Izag. Antz). 2.gesal, gesala. Izena. Leintz. Elur zapaldu eta urtua, batza.
gesáldu. Aditza. Antzuola. "Desalar una cosa que está salada." (Izag Antz).