Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

gatz. Izena. 1.gatz, gátza. (a). Izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira.. Esamoldeak: gatzían. (c). Adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? gátza émon. (b). Aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. 2.gatz, gátza. (c). Izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik)” Esamoldeak: ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). Esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.”
gátz-árri, gátz-árrixa. (d). Izena. Ganaduei jateko gogoa egiteko txupatzen ematen zaien gatzezko bola. · Bola de sal que se da a chupar al ganado vacuno para abrir el apetito. Gatzarrixa guk ezkiñuan erabiltzen, baiña ganadero aundixak eta bai. Klem.”
Gatza. Toponimoa. Gatzaa. Gatzaga herria. Esaerak: Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. Esaera. Leintz. Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz)..
gátza émon. (b). Aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.
gatzári, gatzaríxa. (c). Izena. gatzagi. Gatzagia. Cuajo Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr./ Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem.” GATZARIXA EMON egiten da.. content_copy líar.
gátzatu, -o, gátzatua. (a). Izena. Mamia. · Cuajada. Ardi esniakin gaztaia, gatzatúa... Bost gátzatu. Don.” Azentua bietara. .
étxe. Izena. ohar bat 1.etxe, etxía. (a). Izena. Casa. JJp.k batzuetan etxe eta beste batzuetan itxe dio. Nere anae zarran etxera ezkonduta. Alde ein i zun itxetik. Jun zan itxuria itxez itxe bezela.” Esaerak: Gatzik baeko etxian goizeko saldia arratsian. Esaera. "Ganorarik gabeko etxean, goizeko salda arratsean." (Lar Antz) Etxia beti eske. Esaera. "Etxean beti dago egin beharreko lanen edo konponketaren bat." (Lar Antz). Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). Esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz).. Etxe uts, demanda uts. Esaera. Antzuola. Etxe utsa, gerra utsa. "Ezer ez dagoen etxean, demanda besterik ez" (Lar Antz). Nere etxe pobria, Burgos baiño obia. Esaera. Norberaren etxea onena (Izag Oñ) . Bere etxe pobria, erregiana baiño obia. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: zu etxerako. (b). Esapidea. Neska mutikoak, batik bat, goraipatu nahi direnean esan ohi dena. Datorren urtian be zu etxerako. etxían-etxían. (d). AdberbioaEsapidea. Etxe guztietan. Gaur etxian-etxian dao erropia sobre, gurian aurrenengo dala. Hil.” etxia jaso. (b). Esapidea. Etxeko txukunketa-lanak egin. Gaur zeuri tokatze jatzu etxia jasotzia. etxia jan. (c). Esapidea. Aberastasun guztiak xahutu. Jokuan biziau zan bai, eta etxia jan zeban. etxerako modukua izan. (c). Esapidea. Familiako kide izateko egokia izan. Etxerako moduko neskia dok eta ez litzakek iretzako gaizki etorriko. (SM Zirik).” 2.etxe, etxia. Izena. Hitz konposatuen bigarren osagai gisa, armazoia, eskulekua, egitura.
gatzóntzi, gatzontzíxa. (b). Izena. Salero. Zer, gatzontzixa jausi jatzu lapikora, ala? Hau esan ohi zaio sukaldariari jana oso gazia dagoenean. .
gau, gába. (a). Izena. gaba. Noche. NOR mugagabean gau entzuten da agian gehiago, gaba ere esana den arren. Beste kasuetan /b/ sartzen da: gaba, gabian, gabetan, gabaz edo gabez; dena dela duda-mudak sortzen dira tarte hori /b/-z ala /u/-z, nola bete erabaki ezinik.. Esamoldeak: gaua egunezko euki. (d). Esapidea. Ume txikiak loa aldatuta euki. · Tener el sueño cambiado.
gau-éskola, gau-éskolia. (c). Izena. gabeskola. Lehenago, iluntzean, baserriko lanak amaitu ondoren, izan ohi ziren eskolak. Orainago, euskara ikastekoei eman izan zaie izen hori. Nik dakitten apurra San Juanen gau-eskolan ikasittakua dok./ Alfabetatzen emundakua naiz gau-eskolan.
gautxóri. 1.gau-txori, gau-txoríxa. (b). Izena. Gauez ibiltzen den edozein txori. · Pájaro nocturno. Atzo gabian gautxori aundi bat egaratu jatan aurre aurretik. 2.gautxori, gautxoríxa. (c). Izena. Mozoloa. 3.gautxori, gautxoríxa. (d). Izena. Caprimulgus europaeus. Chotacabras. (Sar.) 4.gautxori, gautxoríxa. (b). Izena. Gauez ibiltzen zalea. · Noctámbulo, juerguista. I gautxori bat eindda ago aspaldixan.
gaubegida, gaubegidia. Antzuola. gaubegira (Antz.). "Gauean lo ez egitea, norbaiten zain edo norbait zaintzen egoteagatik. Gaubegidia jaukanat, etxokoneko Iñaxiña najoiarren, operauta jaon da./ Miren karnabaletaa Tolosaa jun baldin bon, gaubegiria eukikozue gaur.”
gáubela, gáubelia. (d). Izena. Velorio. Lenao gaubelia eitte jakon ilddakuai./ Gaubelara noia aldekora.