Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a.. Zerbeza fresko bat erango neuke. . |
| frantzés-éuskaldun, frantzés-éuskalduna. (b). izena. Iparraldeko euskalduna. . |
| frantzes-bédar, frantzes-bedárra. (c). izena. botanika Sekulabelarra. Trébol.. Sin. sekula-bédar. |
| frantzésteko gerrate, frantzésteko gérratia. (d). izena. FRANTXÉSTEKO GERRATE. Frantsesen kontrako gerratea, Napoleonen garaikoa, ziur asko. Honen oroitzapena gaurdaino heldu zaigu Eguzkitzako Hilariren bitartez, honek bere birramonari entzundakoak kontatu baitizkigu. La Francesada.. Jeneralan zaldixen kortia egon i zan Gomozkortan, jeneralan etxia frantzesteko gerratian. Hil./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. Alaxe geratu i zan frantxesteko gerratioi. Hil.. Ik. Gomózkorta. |
| frantzes-árbi, frantzes-arbíxa. (d). izena. botanika Goizagoko arbi mota bat. Buru txiki eta luzexka egiten du eta basto samarra omen da.. Goizao etortzen dana, ereiñ be lentxuao eitten da. Don. . |
| frantzes-téilla, frantzes-teillía. (d). izena. Teila mota bat, ohizkoa baino finagoa.. Len pizarria ipintzen zuan, baiña oin pizarrian imitaziñua preparau eitten juek frantzes-taillian-da moduan. Don.. Tailla dio Donatok. . |
| frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. botanika Dianthus barbatus. Clavel chino.. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da.. |
| fregádera, fregáderia. (a). izena. Fregadera.. Ik. arri. |
| frénte, fréntia. (c). izena. El frente de guerra.. Guretik pa frentia bistarauan zeuan. Klem./ Gure Txarako tio Kuban egon zuan gerran, zazpi urtian ero, eta itxuria frentia txarra zuan an be. Klem./ Gero frentera joan biar bera be. Klem. . frente emon, . (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin.. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai.. Sin. aurre egin.. |
| freskátu. (-). 1. freskátu, freskatúa. (a). da-du aditza. Refrescar.. Azkenengo amabost egunetan asko freskatu dau egualdixa./ Bentanara etara dot eta oiñezkero freskatuko zan. . Eguraldia freskatu dau, bestela freskatu da... 2. freskatu, freskatúa. (b). izena. Freskatzearen ekintza eta ondorioa.. Errekara joan eta artuizu freskatu bat./ Baldekara ura bota zoskuen eta guk artu giñuan freskatua.. Freskatua artu edo emon, batik bat. .. |
| 1. freskátu, freskatúa. (a). da-du aditza. Refrescar.. Azkenengo amabost egunetan asko freskatu dau egualdixa./ Bentanara etara dot eta oiñezkero freskatuko zan. . Eguraldia freskatu dau, bestela freskatu da.. |
| 2. freskatu, freskatúa. (b). izena. Freskatzearen ekintza eta ondorioa.. Errekara joan eta artuizu freskatu bat./ Baldekara ura bota zoskuen eta guk artu giñuan freskatua.. Freskatua artu edo emon, batik bat. . |
| freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz. Frescachona.. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i.. Ik. fresko, -a. |
| fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa. Fresquera.. Nebera ere deitzen omen zitzaion.. |
| frésko. (-). 1. fresko, -a, freskúa. (a). adjektiboa. Fresco, -a.. Zerbeza fresko bat erango neuke. .. 2. fresko, . (a). adberbioa. Fresco.. Gaur fresko eitten dau. .. 3. fresko, -a, fréskua, -ia. (c). adjektiboa. Arduragabe xamarra. Ez du konnotazio oso despektiborik. Frescales.. Gaur neska batekin da biar beste batekin; fresko majua eindda ago i./ Biar esamiña eta oinddio estudixatzen asteke. I aiz freskia i./ Semeik gaztenak fresko galanta izen biar ei dau.. Ik. freskátxona, freskura.. |
| frantzes-gólda, frantzes-goldía. (d). izena. Bi norabideetan goldatzen zuen burdinazko golda gurpil gabea.. Au zan buelta emutekua, alde batera ta bestera. Dana burdiñazkua. Don.. Ik. zurgólda, golda áundi. |
| fubol-kanpo. (-). Ik. kanpó-fúbol. |
| fubol-partídu, fubol-partidúa. (a). izena. Partido de fútbol.. Fubol-partidua jokatu dou. . Baita: partido-fubola jokatu dou. . Sin. partídu-fúbol. |
| gaba. (-). Ik. gau. |
| gában, gabána. (c). izena. Gabán, abrigo.. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don. . |
| gabándun, gabandúna. (d). adjektiboa. Gabana daramana, distintzio ezaugarria antzina.. Ik. gában. |
| gabeko mitxeleta, gabeko mitxeletia. (-). izena. "Polilla, mariposa nocturna." (SB Eibetno) . |
| gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia. La medianoche.. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau. . gaberdi zarrak, . (-). izena. (Eibar.) Gauean berandu. . Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik).. |
| gaberdi zarrak. (-). izena. (Eibar.) Gauean berandu. . Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik). |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.