Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
mándo, mandúa. (b). izena. Aita astarra eta ama behorra duen abere arra. Bera antzua da, umerik egiten ez duena. Mulo; híbrido macho de burro y yegua.. Mulia mandua ta mandakua dittuk, iru ganau, danak kruzetik datozenak. Manduan ama dok biorra eta aitta astua. Eta mandakuana dok astua ama eta aitta zaldixa. Mulia ta mandua berdiñ dia, bata da arra ta bestia emia, baiña umeik eitten eztabenak bixak, e. Don.. Laburtuz: ama behorra eta aita astarra denean, umea arra bada: mandoa edo muloa (Sin.). Emea bada: mula. Ama astemea eta aita zaldia (eta bera arra): mandakoa.. Ik. múla, mándako. |
| mandázaiñ, mandazáiña. (d). izena. Arriero, mulero.. Mandazaiñak manduakin karreterixan ibiltze zienak izango zittuan. "Salvatierra", manduakin karreterixan ibiltze zuan, da akaau in jakuan; kastillanua zuan baiña euskeraz... zerian itte juan, da: "il da mandua ta joan da ni"(barreak). Klem.. Ia galdua.. Ik. muléro. |
| 2. mandámentu, mandámentua. (d). izena. Agindua. Misión que cumplir, mandamiento.. Nik eztakitt ze mandamentu zeuken, baiña antxe egon zien ate onduan geldi. . Gutxi erabilia.. |
| 1. mandámentu, mandámentua(k). (-). izena. Los Diez Mandamientos.. Buruz ikasten giñuzen Amar Mandamentuak, naiz ta jakiñ ez zer esan nai zeben. . |
| mandámentu. (-). komentario 1 1. mandámentu, mandámentua(k). (-). izena. Los Diez Mandamientos.. Buruz ikasten giñuzen Amar Mandamentuak, naiz ta jakiñ ez zer esan nai zeben. .. 2. mandámentu, mandámentua. (d). izena. Agindua. Misión que cumplir, mandamiento.. Nik eztakitt ze mandamentu zeuken, baiña antxe egon zien ate onduan geldi. . Gutxi erabilia... |
| 2. Mándako. (b). MÁNDOKO. Ipuinetako pertsonaia. Personificación del mulo en los cuentos.. Beiñ esan zotsan Otsokok Mandokori.... Arre-arre Mandako, biar Tolosarako, etzi Panplonarako (edo etzi Markiñarako), andik zer ekarriko, zapata ta gerriko. Ume txikiei esateko berba-jolasa. |
| 3. maluta, malutia. (d). izena. Kardatutako artile multzoa. Copo de lana.. Kardau ta malutak eiñ, bolia. Kardiakin kardatzen zana atzera bueltau eskuakin kurioso-kurioso, malutak esate jakuen ari, ta gero maluta aretatik juaten zan makiñiai emoten poliki-poliki. Pedro. . komentario 1 malutia izpittu, . (-). "Desenredar, deshacer el copo de lana, hilándolo.. Malutia be izpittu ein biar izaten da. Txabillia eta goru-ardatzak erabiltzen hari-malutia askatu, izpittu... eta harixa eiñ." (SB Eibetno). .. |
| 2. maluta, malutía. (b). izena. Copo de nieve.. Txapelan lakotxe malutak jausten zien.. Sin. edur-malúta, mataza. |
| malatx, malátxa. (d). izena. Gaztaigintzan esnea irabiatzeko erabiltzen den makilatxo belarriduna.. komentario 1 Sin. zákill. |
| malátu, malátua. (c). "Canal depósito de molino." (Izag Oñ).. Bergaran bada Málatu izeneko baserri bat, errota izandakoa.. |
| malápata, malápatia. (b). izena. (lagunartekoa.) Suerte txarra. Mala pata, mala suerte.. Aspaldixan egundoko malapatia darabille beixekin. . |
| malapartáu, malapartáua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Aldrebesa (bai lekua, bai pertsona), suerte txarrekoa, gauzak aldrebes irteten zaiona. Se dice, sobre todo, de las personas o parajes abandonados de la mano de Dios.. Familixa orrek suerte malapartaua dauka, gero./ Ondo malapartaua dok gizajuoi./ Paraje malapartauan dago Aizpurutxo. . |
| maláletxian egon. (b). esapidea. Jenio txarrez egon.. Sin. letxe txarrian egon.. |
| 2. maláletxe, maláletxia. (b). izena. (lagunartekoa.) Jenio txarra, haserrea.. Oinddio etxat pasau malaletxia.. maláletxian egon, . (b). esapidea. Jenio txarrez egon.. Sin. letxe txarrian egon... |
| 1. maláletxe, maláletxia. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Jenio txarrekoa. Malaleche, persona de mal genio.. Pelotari ona da, baiña malaletxia.. Sin. letxe txarreko.. |
| maláletxe. (-). 1. maláletxe, maláletxia. (b). adjektiboa. (lagunartekoa.) Jenio txarrekoa. Malaleche, persona de mal genio.. Pelotari ona da, baiña malaletxia.. Sin. letxe txarreko... 2. maláletxe, maláletxia. (b). izena. (lagunartekoa.) Jenio txarra, haserrea.. Oinddio etxat pasau malaletxia.. . maláletxian egon, . (b). esapidea. Jenio txarrez egon.. Sin. letxe txarrian egon.... |
| mala. (a). Haur-jolasetan, falta.. Mala ein ddozu eta oiñ zeu pagatzera.. |
| mal, mala. (d). Gaitza, gixotasuna. Mal.. Ori maloi etara egin biok.. |
| Maláa. (d). toponimoa. Elgetan, herrian bertan, zegoen ermita. La Magdalena, ermita de Elgeta ya inexistente.. Malaako kanpai-otsa entzuten zen Uberan ipar-mendebaleko haizeak jotzen zuenean, zera ei zioen: «Au-dek-miseria! au-dek-miseria!» Beste baten esanetan, berriz, zei-ñe-kin! zei-ñe-kin! Esaten zuen, eta erantzuten zion Uberakoak: dana-danakin! dana-danakin! Zeinekin ezkondu, alegia, eta edozeinekin. Lehenago zenbait eliza edo ermitatako kanpai-hotsaren azpian esaldiren bat irakurri ohi zen, erritmoaren arabera, eta leku diferenteetako kanpaiek elkarri erantzun ere egin ohi zioten.. |
| 1. mánta, mántia. (a). izena. Manta.. Ik. kóltxilla. mantia euki, . (-). esapidea. "Sukarra izaten denean izaten den gorputzaldi txarra, buru astuna.. Aspirinia artu bikot, manta edarra daukat eta." (Lar Antz) .. mánta emon, . (c). esapidea. Neska-mutikoen artean, paliza eman, jo. Pegar un grupo de niños a otro grupo o a otro niño.. Kontuz ibilli ari Uberako mutikuekin, bestela manta emongoske ta. .. |
| makúrtu. (b). da-du aditza. Agachar(se), inclinar(se).. Pezeta bategaittik jentia ezta makurtu be itten./ Burua makurtuizu baezpadabe.. Gorputzagatik ia bakarrik. Gauzak, arbolak esate baterako, okertu, batik bat. . |
| málba, malbía. (c). izena. botanika MALMA. Malva sylvestris. Malva.. Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta. . |
| malbábisko, malbábiskua. (c). izena. botanika Althaea officinalis. Malvavisco.. Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta. . |
| malda, maldía. (d). "Cuesta muy grande, intransitable. Si se cae por ella, no se para hasta pasarla toda." (Izag Oñ) . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.