mazpílddu. (b). du aditza. Aplastar, abollar, apachurrar.. Alkar jo daben bi kotxiak ziero mazpildduta geratu die./ Zakuan sartu ezkero mazpilddu eitten die sagarrak.. Oso hondatuta badago: mazpildduta; hainbeste ere ez denean: maillatuta.. Ik. aputxúrrau, maillatu.
mázo, mázua. (b). izena. Mazo de madera.. Burdinazkoari PORRA, handi samarra bada, behintzat. Txikiari MAILU edo MAILLUKA. Baserrietan normalean egon ohi den mazo bakarra ERPIL-MAZUA da.. Ik. eskú-mazo, erpíl-mázo.
mázizo, mázizua. (b). adjektiboa. Material berdinez egindakoa. Macizo.. Ba ate bat eitteko, kanporako bazan, mazizuakin eiñ biaziñuan, zeatik kontratxapeauak eta eztau balio, umedadia artzen dau. Martin.. Gure umetan baziren errubera mazizuak zituzten bizikletak, goma hutsezko kubiertak, alegia.
.
mázeta, mázetia. (c). izena. Esku batez erabiltzen den mazoa.. An gero mazetekin jo, jo ta jo, ta ardillian moruan iruteko ipini biezan. Jjp.. Linua jotzekoak egurrezkoak ziren eta harria apurtzekoak burdinazkoak.
. komentario 1