Skip to main content
. Otxandixoko pikuak baiño berdiaua . (d).
Laburpena
Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .
Ezaguera
Ia galdua
. paraguéro , paraguerúa . (c).
Laburpena
paraguéro, paraguerúa. (c). izena. Etxez etxe guardasolak eta metalezko ontziak konpontzen jarduten zuen langile ibiltaria. Gailegoak (Orense aldekoak) izan ohi ziren.   Paragüero, artesano ambulante que arreglaba recipientes de metal y paraguas. -Paragueruak zer konpontzen zeben?. —Paragueruak zer konpontzen zeben? —Guardasolak eta lapiko ipurdiak. Kerten barrixak pe baitta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik; petatxuak ipiñi, ipurdi barrixak bota ta. Klem./ Zartaiñ-ipurdixa zulatuta dago ta paragueruai etara bia jako urrengo datorrenian.. Ik. katxarrero.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
paraguerúa
. otxarren , otxarrena .
Laburpena
otxarren, otxarrena. (-). izena. (Antzuola.) "Banasta txikia.. Otxarrenakin lurretan be itten giñuan guk bizkarrian artuta. Auzolanian pozik juten giñen gaiñea." (Lar Antz). Ik. banástatxo.
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
otxarrena
. otxandixo iltza , otxandixo iltzía . (d).
Laburpena
otxandixo iltza, otxandixo iltzía. (d). izena. OTXANDIXOKO ILTZA. Eskuz egindako iltza handi samarra; lau alde ditu eta buru biribila.. Len toki batzutan otxandixoko iltzia asko joste zan, burua biribilla dakenak, [gorputza] kuadrao-kuadrao. Oiñ eztao olakoik. Sebas.. Mailuz egindakoak ziren; luzean hamar zentimetrotik hogeira zeukaten. .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
otxandixo iltzía
. Otxandíxo .
Laburpena
Otxandíxo. (-). toponimoa. Bizkaiko herria, zenbait esapidetan agertzen dena. . Otxandixoko pikuak baiño berdiaua, . (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .. joan ari Otxandixora, . (c). esapidea. Joan hadi pikutara. ..
Ezaguera
Daturik ez
Oharrak
Ik. otxandixo iltza
. Otxakílla . (c).
Laburpena
Otxakílla. (c). izen propioa. OTZAKILLA. Bergarako antzinako okin familia baten gaitzizena (Otxakillanekuak). Inoiz pertsona ozkil edo kokilei esan ohi zaie.   Apodo de una antigua familia de panaderos de Bergara y también de las personas frioleras o apocadas. Muerto de frio, literalmente.. An bajatok gure otxakilla./ Gabardina eta tapaoka zar orrekin otxakilla emuten don. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna