txarri-gántxu, -o, txarri-gantxúa. (c). izena. Txerria hiltzeko gantxu bikoitza, punta bat alde batera eta bestea bestera duena. Gancho de matar el cerdo.. Txarrixa iltzeko txarri-gantxua. Lepotik sartu aura, ta karnazeruak iztarrian katiatze jok ies eiñ eztaixon txarrixak, bata lepuan da bestia iztarrian; alde bittatik eukitze jok arek; alde baten eukitze jok aundixa, bestian zorrotza; da zorrotzakin txarrixai eltze jakok eta bestia iztarrian katiatze jok karnazeruak, kutxillua sartzeko ies eiñ eztaixon. Klem.
.
txarri-erregalo, txarri-erregalua. (c). Txerria hildakoan familiartekoei edo auzokoei egiten zaien txerriki erregalua.
. Aurten be txarri-erregalua bialdu dabe, odolostiak eta urdaixa.. Sin. errégalo, -u.
txarrídun, txarridúna. (c). izena. Txerri saltzailea. El que se dedica a la compraventa de cerdos.. Gure mutikotan Julen-txarri zan inguru onetako txarriduna..
txarrí-bélarri, txarrí-bélarrixak. (c). izena. Orejas de cerdo, plato típico de Carnavales.. Ondo gertau ezkero gozuak izateittuk txarri-belarrixak eta ankak. Karnabaletan jate zittuan lenao. Tipikua arek eta torradak. Txarrankia be ondo gertau ezkero gozua dok. Klem.. Ik. txarránka.