Skip to main content
. burkúbeso , burkúbesua . (d).
Laburpena
burkúbeso, burkúbesua. (d). izena. Zumitz trentzatuz eginiko kaja alboak eta aurrea (atzea ez) duen gurdia.. Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Guk burtolak ibilli dittuun moduan arek aurria, batzuk zien albo bixak eindda, da gero tapak, da beste batzuk osuan indda, arkua, atzeraiñok, da atzian tapia bakarrik. Don.. Gurdi mota hau desagertua da aspaldi. Ardi-zimaurretan egiteko erabiltzen zen. Elosuko Gomezkortan ba omen zen bat duela gutxirarte. Zumitzezkoa edo hurritz-makilazkoa du kaxa. . Ik. burtési.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
burkúbesua
2. auzólan , auzolána . (d).
Laburpena
2. auzólan, auzolána. (d). izena. Antziñan, gari-joteetan etab. beste baserri batzuetara joanda egin ohi zen lana, gero besteek ere gauza bera egingo zuten baldintzarekin.. Aitta-semiak auzolanera juan die Narbaizara./ Auzolana etxatak neri asko gustatzen baiña. Auzolana izete zan, lelengo asi neguan: lurretia; da lurreta ori izete zan ba atxaldetik, oi dan moduan, da Martixan lelengo egunerarte merienda barik. Gero afaixan baba-zopia, babak, txorixua ta urdaixa da katillu-esnia. Hil./ Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen auzolanian. Klem.. Hilarik auzolanean egiten ziren lanak zeintzuk ziren izendatzen dizkigu: Lurretia bat, gero gari-zimaurketia, gero arto-zimaurketia, gero iittia, gero gari-jotia, da gero udazkenian garo-ebaittia. .
Ezaguera
Ia galdua
Hurrenkera
2
Forma mugatua
auzolána
. artólapiko , artólapikua . (c).
Laburpena
artólapiko, artólapikua. (c). adjektiboa. Tontolapikoa, txorimaloa.   Bobo, lelo (no es tan insultante).. I, artolapiko, nun jarek nere giltzak?. Ik. tontólapiko, artabúru.
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Oharrak
Ik.<b> tontolapiko, artaburu.</b>
Forma mugatua
artólapikua
. ala dalakúan . (b).
Laburpena
ala dalakúan. (b). esapidea. ALA ZALAKÚAN. Gauzak era hartara direla sinistuta.. Zuek egon zaizte ala dalakuan, da ikusikozue./ Sasoi artan gaztaiñia ta babia besteik ezkiñuan jaten, baiña ala zalakuan bizi giñan. Baita OLA... Olaxe bia zala ta ibili, olaxe zalakuan. Ben. .
Ezaguera
Nahiko ezaguna
. adáritxo , adáritxua . (c).
Laburpena

adáritxo, adáritxua. (c). izena. ADÁRITO. Urtebetetik birako adari gaztea.. Batzuk esaten dotse adaritua. Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Urte bikin bai, balio izeten dau amar ardinddako ero gutxinddako, baiña errebañuan ba eztau balio; aren kontura ezin leike laga errebañua urte baterako billotxetarako. Luis.. Batzuek ADÁRITO, adáritua deitzen diotela dio Luisek.

Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Forma mugatua
adáritxua
. abitazíño .
Laburpena
abitazíño. (-). 1. abitaziño, abitaziñúa. (c). izena. Etxebizitza.   Vivienda, piso.. Abitaziñua erosi ei dau Eibarren.. Adinekoek esana. Kalekoei buruz, batik bat. Baserrikoa etxebizitza edo bizitza.. Sin. bízitza, etxébizitza.. 2. abitaziño, abitaziñúa. (b). izena. Logela.   Cuarto.. Etxe edarra da. Lau abitaziño, sukaldia ta komuna.. Etxea erretzen denean, adibidez, ABITAZI. Sin. kuárto. Ik. sála..
Ezaguera
Daturik ez