Skip to main content
1. agíñ , agíña . (a).
Laburpena
1. agíñ, agíña. (a). izena. Diente.. Ortz aurrekoei buruz erabiltzen da, eta ez asko. Denei agin esaten zaie. Alboetakoei alboagin, eta umetakoei esneagiñ. Haur hizkeran txatxur edo txatxurtxo. . Ik. txarri-ágiñ, ortz. Artu zarra ta ekarri berrixa, . (-). esaera. "Hortza ateratzen edo jausten zenean, hartu eta sutara botatzen zen, aitaren egin eta esaera hori esanaz. Gure gurasoen-eta sasoian, berriz, aitaren egin ostean sorora botatzen zuten." (Lar Antz). .. agin txikixak aspaldi jausi, . (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu.   Dejar de ser un niño, madurar.. Agin txikixak aspaldi jausittakuak gaittuk gu.. Sin. ágiñak bardínddu.. ágiñak erakútsi, . (c). esapidea. Gogor egin, mehatxatu. . Azkenian agiñak erakutsi biako jat gure mutikuai, bestela eztot karreraik eingo ta... ágiñak bardínddu, . (c). esapidea. Ume izateari utzi, heldutasunera ailegatu.   Dejar de ser un niño, madurar.. Ze uste dok pa? Aspaldi bardinddu jatazen neri agiñak gauza orrek sinisteko./ Puskat agiñak bardinddutakuak bia die mendixan lanian asteko.. Sin. agin txikixak aspaldi jausi..
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
agíña
2. gaiñerako , gaiñerakúa . (b).
Laburpena
2. gaiñerako, gaiñerakúa. (b). izena. Otordu bateko plater inportantea: haragia, arraina...   El plato fuerte, el principio.. Zuek ensaladia jan bittartian preparaukot gaiñerakua.. Sin. prinzipíxo.
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Sinonimoak
Hurrenkera
2
Forma mugatua
gaiñerakúa
. ezezkora . (d).
Laburpena
ezezkora. (d). adberbioa. Artilea kardatzeko kardak, hortz bakoitiak era batera izatea eta bikoitiak bestera jarrita. Batzuk luze eta besteak motz, adibidez.. Ta onek eoten die ezezkora, emen eoten da luzia ta emen eoten da motza, ta eoten dia illaran sartuta, ta arek oso mietzak zien onen aldian, mietzauak. Pedro.. Artilea kardatu, orraztu egin behar izaten da haria egiteko, eta punta bat motza eta bestea luzea duten kardekin hobeto egiten da. . Ik. kárda.
Ezaguera
Ia galdua
. éskutako lan , éskutako lána . (d).
Laburpena
éskutako lan, éskutako lána. (d). izena. Puntugintza.   El trabajo de hacer punto.. Galtzia ero jertsia, eskutako lana. Galtzagiñan, jertsegiñan, esate jakon. Eskutako lana. Puntua eittia be bai. Puntua eitten jardun dau, eskutako lanian jardun dau, eskutako lana eitten. Don.. Ik. púntua eiñ.
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
éskutako lána
. érdera , érderia . (a).
Laburpena
érdera, érderia. (a). izena. Gaztelera.   La lengua castellana.. Euskeria baiño erderia obeto eitten dau orrek. . «Araozko neska bat Araban egon omen zen erderaz ikasten eta etorri zanean, bere lagun bati esaten omen zion: I, erderiak tentaaten naixon. —Tierriak kausauko xon.» (Izag Oñ). . erderak artu, . (d). esapidea. Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan.. Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. . Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna. ..
Ezaguera
Oso ezaguna
Forma mugatua
érderia
2. erautsi . (d).
Laburpena
2. erautsi. (d). aditza. (Leintz.) Jardun.. Ta atara dutze eta badarautsie Santaarrok jaten, da larri (AA ArrasEus. 232. o.) / Zer jarautsek orreik? Zertan jiharduek, alegia.. Erautsi infinitiboa ez da erabiltzen. .
Ezaguera
Ia galdua
Hurrenkera
2