Skip to main content

ELORREGI

Izaera
Ahozkoa
Urtea
1991
Urtea 2
1992
Erref. Kartografikoa
88-27-ADE,069
Sinonimo
SAN PRUDENTZIO
Auzoa
Elorregi
Erreferentzia bibliografikoa
26,27
Elementu geografikoa
Transkribapena

- Gero, auzua zela deitzen da hamen?
- Elorregi.
- Guk San Prudentzio betik esan izen dou, baiña oin Elorregi esaten da.
- Elorregi.
- Elorregi…
- Elorregi berez bazan lehen zeozer?
- A, ez dakit nik…
- Segurutik auzua, Elorregi auzua.
- Zeatik hamen dare Elorraundi, Elorregoiti… Elorregi dexente. Bai, eta ez dakit nik hortik etorriko dan, edo…
- Seguru.
- Hor Arane bezela: Arane goikua ta Arane erdikua ta Arane…
- [Elorrigoitia], Elorrigoiti, Elorraundi…
- Gero, errekatik Irutontorreta aldera badauka izen bat eta hemen hemendikalde honek beste izen bat?
- Ba, hau, hau… Pikua edo, pikutarrak. Alde honi pikutarrak. Haura albiztarrak.
- Aber, aber, zelan? Alde hau?
- Alde hau pikutarrak, pikutarrak.
- Ta haura albiztarrak.
- Albiztarrak. Hamen gaitzizenez edo… Bedarrik txarrena albitza ta frutaik txarrena [zala] pikua ta honei pikutarrak, honei pikutarrak eta hari albiztarrak. Gaitzizen moduan edo.
- Albiztarrak, albitzetik?
- Albiztarrak.
- Bedarretik?
- Albitza bedar txarra. Bueno, txarra edo…