Skip to main content

adjektiboa

  • 4. estu, estúa. (b). adjektiboa. Pertsona zuzenegi eta eskrupulotsuengatik esaten da.. Gizon ona da baiña estuegixa bizimodu onetarako. .
  • etenki, etenkixa. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Erraz eteten den zerbait.. Ari etenkixa da auxe." (Lar Antz). .
  • etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik.   Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente.. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte. . Mugatuan ez..
  • etxéko, etxekúa. (c). adjektiboa. Kanpotik etorria izan arren familiakotzat hartzen dena.   A pesar de ser advenedizo el que es considerado de la familia.. Ni zuenian beti izan naiz etxekua. . etxékotara joan, . (c). esapidea. Familiara bildu.. Gabonetan joaten da bakarrik etxekotara... etxéko izan, . (c). esapidea. Etxekoa bezala izan.. Gu etxeko Kortatxokuekin, familixako. Hil. .. etxéko eiñ, . (c). esapidea. ETXEKÓTU. Etxeko bihurtu.. Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu./ Urtetan tian etxian bizi arren sekula etzan etxekotu. . Sin. etxekótu...
  • 1. etxezulo, etxezulúa. (c). adjektiboa. Etxekoia, beti etxean sartuta dagoena.   El/la que gusta de estar siempre en casa.. Ezkondu zienetik etxezulo batzuk eindda dare./ Aura beti izan da etxezulua. .
  • eunézko, eunezkúa. (d). adjektiboa. Linu-arizko oihalekoa.   De lienzo de lino.. Eunezko atorra eder bat erabiltze zeban amandriak./ Lau kamixa ta bi izera ekarri nittuan neuk e, eunezkuak. JJp.. Sin. arízko.
  • eurítsu, euritsúa. (b). adjektiboa. Lluvioso.. Galizia au beziñ euritsua da. .
  • 4. ezarri, ezarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar.) Gaixo samar, sukarrarekin-edo.   "Febriciente, cargado (un enfermo).. Lagun gaixua ikusten izan gara eta ezarrixa topau dogu..
  • 1. ezaun, ezáuna. (b). adjektiboa. Ezaguna.   Conocido, -a.. Zure ezaun batzukin egon ga./ Alde guztietan dauzka ezaunak. . ezaun aundi, ezaun aundixa. (-). Oso ezaguna.. Gure ezagun aundixa dok ori. ..
  • 1. éze, ezía. (c). adjektiboa. Umela; zuraz eta suegurraz ia bakarrik.   Húmedo, -a, referiéndose casi exclusivamente a madera y leña.. Egur ezia sartu dau eta oiñ egundoko keia./ Suegur asko daukau, baiña geixena ezia, igarra gutxi./ Bota giñuan aitza oinddio ezegixa dago zerrarako.. Arropa umela, edo ezkua, bedarra bustia edo astuna .. Ik. úmel, ézko, igar.
  • 3. ezebez, ezebéza. (c). adjektiboa. Kaxkarra, nanoa.   Poquita cosa, de poca valía o consistencia.. Antonion semia? Azurra ta azala besteik ezta. Jesus, auraxe da gauzia ezebeza./ Zela izan leike personia ain ezebeza .
  • ezitzéke, ezitzekía. (c). adjektiboa. Hezi gabeko pertsona edo animalia.   Persona o animal sin educar, sin desbravar, bravío.. Kaballo orrek ezitzekiak dittuk eta etxuek balio gaiñian ibiltzeko.. Ik. ezíbako.
  • ezjákiñ, ezjakíña. (c). adjektiboa. Ignorante.. Ezjakiñ utsa da, baiña ala ta be ezta ixilik egongo.. Inorante entzuten da gehiago. . ezjakiñían, . (-). . 1. ezjakiñian, . (b). adberbioa. Zerbait jakin gabe.   Siendo ignorante de algo. .. 2. ezjakiñían, . (c). Ezkutuan, isilian.   A escondidas de. Aman ezjakiñian joaten zan entrenatzera./ Maixuan ezjakiñian esamin guztiekin enteratzen zan. . NOREN ezjakinean....
  • ézkerti, ézkertixa. (b). adjektiboa. Zurdo, -a.. Pelotari dotoria zan zure tio; ezkertixa gaiñera. .
  • ézko, ezkúa. (d). adjektiboa. EZO (ARAM.). Humela. Arropei buruz, batik bat.   Húmedo, -a, referiéndose sobre todo a ropas.. Aspaldixan inok eztau lo eiñ eta izarak ezko xamarrak egongo die./ Esegittako erropak oinddio ezkuak dare. Ia galdua.. Sin. úmel. Ik. ezkúra, éze.
  • ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a.. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona.. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkututik ezkutura ibilli, . (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili.. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes) .. ezkutúan, . (-). . 2. ezkutúan, . (b). adberbioa. A escondidas.. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra.. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak... 1. ezkutúan, . (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado.. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak. ...
  • ezpánaundi, ezpánaundixa. (b). adjektiboa. Persona de labios grandes.. Ezpanaundi zatarkote batekin ezkondu zonan. .
  • ezpánestu, ezpánestua. (c). adjektiboa. Pertsona txorrotx eta estu samarrengatik esan ohi da.. Andria be bere antzekua dok, alako ezpanestu bat.. Ezpain estuko pertsonak petralxeagoak dira, nonbait. .
  • eztakádun, eztakadúna. (c). adjektiboa. Eztakak dituena.   Que tiene pinchos.. Alkazia adarra eztakaduna da.. Ik. alánbre-eztáka.
  • eztitzéke, eztitzekía. (d). adjektiboa. Eztitu, mentatu gabekoa.   (Arbol) bravío, sin injertar.. Txori-keixak arbola eztitzekiak die.. Sin. mentatzéke.
  • 2. failláu, failláua. (d). adjektiboa. (eufemismoa.) Burutik guztiz sano ez dagoena.   Persona a la que le falla la cabeza.. Oin be ei dao faillaua pixkat, ezta, mutilla Basalgon. Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan, errezoietan da, baiña faillaua. Hil. .
  • faltóe, -i, faltóia. (b). adjektiboa. Faltón, -a.. Eneban uste ain faltoia zanik. .
  • fáltso, -u, faltsúa. (b). adjektiboa. Falso, -a.. Arpegira ondo berba eingosk, baiña kontuz orrekin, faltsu utsa dok eta./ Milla pezetako faltsua sartu doste.. Pertsonez zein gauzez. .
  • 1. famáu, famáua. (c). adjektiboa. FAMOSO, FAMAUTAKO. Famatua.   Afamado, -a, famoso, -a.. Pelikula ori famaua izan zonan gure gazte-denporan. . Gaur egun FAMOSO, -A entzuten da gehiago. Ben.k FAMAUTAKUA darabil esaldi honetan: Abraiñ-errekan sorgiñak egoten ziela, aura famautakua betik, Abraiñ-errekan sorgiñak..
  • famósa, famosía. (c). adjektiboa. Neska mutilzaleari, "erreputazio txarrekoari", esan ohi zitzaion.   Decíase de las chicas que no eran excesivamente recatadas o púdicas en su trato con los chicos.. Orren ama gaztetan bastante famosia izandakua da. . Ik. fándanga.