Skip to main content

juntagailua

  • dána dála. (c). juntagailua. De todos modos.. Joatekotan gaittun baiña dana dala abixaigun bezperan. .
  • desde luégo. (c). juntagailua. Desde luego.. Kalian zeoze gutxiao igual eingo zan (euskeraz). Basarrixan desde luego pleno e. Don. (AA BergEus, 344. o.). .
  • edozéla be. (c). juntagailua. EROZÉLA BE. Edozein modutan ere, nolanahi ere.   De todas maneras, de cualquier manera.. Akerra saltsan ipiñi ei zeben, baiña edozela be etzan kuriosua egongo.. Sin. nóla ta nái be, edozetara be.
  • eiñían. (c). juntagailua. IÑIAN. Eginean, zorian.   Precedido de participio, a punto de, en un tris de.. Zuen basarrixa jausi eiñian dago./ Txixaguriak urten eiñian egon naiz frontoian./ Errebentau eiñian jarri giñan babaz.. I.
  • enda. (-). juntagailua. (Aramaio.) Eta.. Karlistak pe diferentiek asen, o falanjistak enda zeak, erregien aldekuek.(Orm Aram). . Ik. eta.
  • 1. ere. (-). juntagailua. (Elosu.) E, RE. Elosuarrek, eta baita Osintxutik Elosu alderako adin handiko baserritarrek E, RE edo ERE (gutxitan) diote. Bergarako beste lekuetan BE.. Baiña artillia senduao askoz e. Gizonak e bai txabillan. Aniz./ Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp./ Nik, ala re, kaleko ogixa gozua pentsatzen jatan orduan. JJp./ Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp. . Ik. be.

  • ero. (a). juntagailua. O. Edo.   O.. Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don. . Edo ez da apenas entzuten..
  • 2. eske. (a). juntagailua. Gaztelaniazko "es que".. Etxera noia; eske bestela berandu ein bia jata bazkaixa gertatzeko.. Inoiz eze edo zerekin trukatzen du. Adin handikoek ez dute asko esaten. .
  • eta. (-). juntagailua. 1. eta, . (a). juntagailua. TA, DA, ENDA. Juntagailu kopulatiboa.   Y.. Zuk eta nik berba ein biou.. Aurreko hitza bokalez amaitzen bada: ta. /l/, /n/ edo /r/z amaitzen bada da, eta beste edozein kontsonantez amaitzen bada eta. Horiek dira arau modukoak, baina askotan ez dira betetzen. Adibidez aurreko hitzaren ondoren geldialditxo bat izan denean sarri etaz jarraitzen da, aurrekoa edozein delarik ere.. Ik. enda.. 2. eta, ta, da. (a). juntagailua. Esaldiaren bukaeran jarrita zentzu kausala ematen dio, bait-en baliokidea.   Pues, porque.. Etxera noia bazkaixa daukat eta.. Hemen ere lehen aipatutako legeak betetzen dira. .. 3. eta, ta, da. (b). Eta beste bat, edo batzuk; horrelakoetan:.. Nere anaia ta Galizian izan die./ Italianuak eta etortzen die jaixetara. Hemen ere goiko legeak betetzen dira. .. 4. eta, ta, da. (b). Kirol emaitzetako lotura. . Iru eta bi irabazi dau Alavesak...
  • 1. eta. (a). juntagailua. TA, DA, ENDA. Juntagailu kopulatiboa.   Y.. Zuk eta nik berba ein biou.. Aurreko hitza bokalez amaitzen bada: ta. /l/, /n/ edo /r/z amaitzen bada da, eta beste edozein kontsonantez amaitzen bada eta. Horiek dira arau modukoak, baina askotan ez dira betetzen. Adibidez aurreko hitzaren ondoren geldialditxo bat izan denean sarri etaz jarraitzen da, aurrekoa edozein delarik ere.. Ik. enda.
  • 2. eta, ta, da. (a). juntagailua. Esaldiaren bukaeran jarrita zentzu kausala ematen dio, bait-en baliokidea.   Pues, porque.. Etxera noia bazkaixa daukat eta.. Hemen ere lehen aipatutako legeak betetzen dira. .
  • ezbaze. (d). juntagailua. EZPAZE. "Ez bada ze"; baizik eta.   Sino.. Arek etzeban bakeik nai, ezbaze beriakin urtetzia. Klem. Ori ezta Francon denporakua, ezpaze aspaldiko aurrekua./ Sartu zian Intxortara ez lengo frenteti ezpaze atzeti.. Gutxi erabilia..
  • 2. eze. (c). juntagailua. ZE. Ezen.   Partícula que se usa en oraciones causales explicativas; porque, pues. Gero etorri zaittez laguntzera, eze bestela ezingot lana akabau./ Gaur zeuk eiñ errekauak, ze bestela eztot dentistiana joateko astirik izango.. Sin. zegaittik eze.
  • 3. eze. (c). juntagailua. Solo que. Se usa al final de frases que aclaran . Neska politta da, tonta samarra izatia eze./ Galizia paraje ona da bakaziñotarako, urriñ egotia eze.. -t(z)ia eze, ia beti..
  • 4. eze. (c). juntagailua. Esaldi konpletiboen hasieran adineko jendeak sarri erabilia.   Que (ilativo), precediendo a oración completiva.. Brauliok esan zeban eze erretiroko papelak oinddio eztittuala eiñ./ Oinddio zuen aittajunak ziñuan eze berak amar errotatik gora ezautuittuala Ubera aldian. .
  • 1. eze. (c). juntagailua. Ezen.   Partícula que se usa en oraciones consecutivas.. Ainbeste aldiz eskatu dosta eze, azkenian emon ein dotsat./ Ain da astuna eze, mundu guztiak ies eitten jao./ Ain ardau ona dagok eze, pena emoten jostak saltzia. (SM Zirik). . Aditza indikatiboan, inolako eraskinik gabe. Geldialdia egin ohi da eze-ren ostean. Aldrebesko aldera ere esan daitezke, eze bukaeran dela: Mundu guztiak ies eitten jao, ain da astuna eze./ Lo artze zeban, ain zeuan nekatuta eze..
  • ézeze. (d). juntagailua. Ezezik.   No solo.. Perretxiku mordua topau giñuan, da topau ezeze jan be bai./ —Atzo korridu uan karreria? —Korridu ezeze irabazi be bai.. EZEZE... BE BAI da multzo osoa. . komentario 1
  • 1. ezían. (b). juntagailua. Ezean.   A no ser que, si no, excepto.. Lan ori geuk eiñ ezian eztau iñok eingo./ Paraje aura, euririk eiñ ezian, primerakua da udia pasatzeko./ Ni, pattarrik eran ezian, ondo ibiltzen naiz.. Aditzaren ondoren ia bakarrik.. Ik. ézik.
  • 2. ezían. (b). juntagailua. Ezean.   A falta de.. Ogirik ezian ezta txarra dirua./ Orrek diruik ezian eztau pausoik emuten./ Propiña ezian ezta amandriana joaten.. Partitiboaren ondoren ia beti. .
  • ézik. (b). juntagailua. Excepto, a no ser que, si no.. Italian, makarroiak gustau ezik, gosiak ibiliko za./ Danak joan die bakaziñotara, neu izan ezik. . Izan ezik erabili ohi da ia beti, baina aditz partizipioaren ondoren ezik edo ezian.. Ik. ezían.
  • ézkero. (a). juntagailua. ÉZKERIO. -ez gero. Zentzu kausala, baldintzazkoa, denborazkoa, etab. izan dezake.. Mozkortu eitten da eran ezkero./ Zinera joate ezkero goiz afaldu biakou./ Amarrak ezkero nago zure zaiñ./ Errekara jausi zan ezkero eztau kotxeik artu. .
  • 1. ezpada. (d). juntagailua. Bestela.. Jaizu jan, ezpada neuk jangotsut..
  • 1. ezta. (a). juntagailua. Tampoco.. —Badakizu inglesez? —Ez. —Eta frantsesez? —Ezta. . éztako, éztakua. (c). Gabekoa, honelako esaldietan:.. Sekula ezautu eztako udia egin dau aurten./ Sekula ibili eztakua be ezta komeni lan orretarako. . Ik. béstek éztakotan ibilli..
  • 2. ezta... be. (a). juntagailua. Ni.. Eztot nai telebisiñoik ezta erregalauta be. . Ezta soilik ere bai, horrelakoetan: Enitzake udan Madrillera joango, ezta... .
  • gáiñera. (a). juntagailua. Además.. Tontoarrua dok tontua, ta gaiñera arrua dana. .