Skip to main content

sopánda

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
sopandía
Esanahia
Teilatuko egurra. Gure lekukoak ez dira ados jartzen. Lekuko askorentzat, gailurraren paralelo doazen egurrak dira, alboaga edo goiaga izenez ere ezagutuak.
Esaera
  • Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). Esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes.” KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak..
Ikustekoak
  • agílloi. 1.agillói, agillóia. (d). Izena. Teilatuko urak norabidez aldatzeko, gailurretik bi hormen ezkinako zapata gainera botatzen den egurra. Aguilón. Urak banatzeko, lau aldetara urak banatzeko,agilloia. 2.agillói, agillóia. (d). Izena. Kamainako goihabea. ·Viga que sostiene el techo de la choza. content_copy gaiñegur, goiaga.
  • goiága. ohar bat 1.goiaga, goiagía. (d). Izena. Gailurra eta zapataren artean, gailurraren paralelo ezartzen diren egur handiak, gainean gapirioak botatzeko. Egurra obrakua eitte giñun guk maiorixia, eitte giñuzen ba postiak, frontalak, goiagak esate jate teillatuen azpikuei, eta gero kapirixuak (teillatuko latia josten jakon arek), da gero latia. Benito.” Donatok, ostera, gailur-egurrari esaten dio.. 2.goiaga, goiagía. (d). Izena. Kamainako goihabea. content_copy gaiñegur, agillói.
  • alboága, alboagía. (d). Izena. Etxearen zurezko egituran, atzetik aurrera, goiagaren paralelo, doazen habeak. · Correas intermediarias. Kaballua doia; gero berriz beste egurra: alboagak, eta alboagen gaiñian kapirixua, kapirixuan gaiñian latia, eta latian gaiñian taillia. Don.” Azpian kaballua du eta gainean kapirixuak. . content_copy sopánda.
  • 2.karrera, karreria. (d). Izena. Eraikuntzan, ilaran etzanda doazen zurei (zapata, goiaga, sopanda...) ematen zaien izena. · Carrera. Sarritan edozein etzandako egurri esaten zaio, nahiz eta ilaran ez egon.
  • 3.zapata, zapatía. (d). Izena. Etxearen horma gainetan jartzen diren egurrak. · Zapata. Zapatia juaten da orma gaiñian. Sebas. Zapatak paretan gaiñian ipintzen dianak, lau, kuartoiak ipintzeko. Benito.”
Oharrak
Ik.<b> agilloi, alboaga, goiaga, karrera, zapata.</b>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

sopánda, sopandía. (d). Izena. Teilatuko egurra. Gure lekukoak ez dira ados jartzen. Lekuko askorentzat, gailurraren paralelo doazen egurrak dira, alboaga edo goiaga izenez ere ezagutuak. Sopandia. Berao gaillurran paralelo zoiazenak. Lar. Sopandia ba metro bete edo metro terdi luzeko egur sendo bat, asiento ona ein deixen kaballuak. Don.” ohar bat Esaerak: Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda. (d). Esaera. Norbait ez ikasketa eta ez ezer geratuko dela adierazten duen esaera polita. Bueno nik askotan entzun izan dot esaten dala igual, ba “Ori be or geratuko da, ez karrera eta ez sopanda”. Eta orduan uste dot izaten dala ba asi dau gauza bat, baiña ez ola ganora geixegikin, da orduan ba ezta ailleauko ez karrera eta ez sopanda. Uste dot sentido orretan erabili izan dala. Lurdes.” KARRERA eta SOPANDa etxegintzako berbak dira, zurak..

Multimedia

Bisitarien oharrak