Skip to main content

léra

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
léria
Esanahia
Gurpilik gabeko gurdia. · Narria.
Jakingarriak
Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem.
Ikustekoak
  • záma, zamía. (d). Izena. Gurdiari edo lerari atzean lotu ohi zitzaizkion arbola adarrak, lehenaz gain, haren gainean belarra, garoa edo edozer garraiatu ahal izateko. · Especie de narria improvisada que se hace de ramas de árbol y se ata al carro o a la narria para poder acarrear más. Leriai guk ipintzen gontsan, atzeko ezpatan sartu adar batzuk, katiau, eta gero bedarra geixao ekartzeko. Aura zamia. Klem.” Garraiatzeaz gain, aldapa handietan gurdia frenatzea da zamaren beste eginkizuna. .
  • lera-búrdi, lera-burdíxa. (d). Izena. Gurdia, atzean lera lotuta duela. Garoa basotik edo gari-azauak sorotik ekartzeko erabiltzen zen sistema, bidaia hobeto aprobetxatzearren. · Sistema de acarreo consistente en atar la narria detrás del carro. Burdixa eta atzekaldian leria, aldapetan goitti bera narrasian etortze zana. Lera-burdixa; sarrittan garuakin da ekartze zien lera-burdixak. Lera-burdixa ekarri zala, esate zuan, ero garua lera-burdixakin. Klem.” LERA-BURDIXA EKARRI edo LERA ETA BURDI EKARRI. Udazkenian garotara urrin juten giñan da, beti kamiñora jexten giñan lera ta burdi. Esagapekua burdixan da leran esaga gaiñekua; artu mendixan da, etorri tta, gero bera etorrittakuan esaga gaiñian lerakaria kargau, etxera. Don. Honelakoetan, aldapan gurdia frenatzea zen leraren eginkizun nagusia.. Esamoldeak: léra ta búrdi. (c). Esapidea. Mozkortuta eta ese handiak eginez. · Tambaleándose por la borrachera. Atzo afaixa euki juan da lera ta burdi jetuan etxeko bidian./ Mozkortutakuan lera ta burdi ibiltzen dok kalia betian.
  • 2.nardáka, nardakía. (d). Izena. Nardaia. Enborrak tatarras garraiatzeko tresna: burdinazko ziria kate bati erantsia. · Cuña de hierro con una cadena adosada, que se utiliza para acarrear troncos. Zirixa sartze jakuan tronguai puntatik eta gero narrasian etaratze zuan. Nardakia. Don.”
Oharrak
Ik.<b> lera-burdi, zama, nardaka.</b>
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

léra
léra, léria. (b). Izena. Gurpilik gabeko gurdia. · Narria. Len leran karrio-lan asko eitte zan basarrixan. Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem. . ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak