Skip to main content

errúda

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
errudía
Aldaerak
erru bédar
Izen zientifikoa
Ruta graveolens.
Erabilera arloa
Esanahia
Ruda.
Jakingarriak
Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

errúda
errúda, errudía. (c). Izena. botanika. Ruta graveolens.. erru bédar. Ruda. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo.. ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak