Skip to main content

Ahozko akatsen azalpena eta lanketa

Azpiko taula honetan ahozko hizkeran egin ohi diren hainbat akats agertzen dira: ezkerrean akasdun esaldia(k) eta ondoan egokitzat jotzen direnak. Akatsean klikatuta, alde batetik, akatsaren gaineko azalpena ikus liteke eta akats askoren kasuan akatsa lantzeko ariketak ere aurkitu ahal izango dituzue, ikasmailaka antolatuta. Landu nahi den akatsa bilatzeko bi aukera eskaintzen ditugu: testu edo gako bidezkoa eta hizkuntza alorkakoa.

Akatsa Zuzenketa Ariketak Hizkuntza alorra
...asike... ...(BAI), ETA.../ PENTSAIZU... /...ORDUAN.../ ...HORTAZ/...BERAZ... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
7retan juntau gara 7ETARAKO GERATU GA / 7ETAN JUNTATZEKOTAN GERATU GA 0 Lexikoa
A ke ez dakizula! / A ke ez dala etorri! EZETZ JAKIN! / EZ DALA ETORRI! 6 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Aber...! IA..., IA BA... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Apur bat berua BEROTXOA/ BERO SAMARRA/ NAHIKO BERUA 2 Lexikoa
Aunke... ...BAIÑA.../ ...NAHIZ ETA.../ ...BA...BE/ ...HALA BE... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Baleike jun komunera? JUN LEIKE KOMUNERA? 1 Morfosintaxia
Barraketan montau BARRAKETAN IBILLI 2 Lexikoa
Be bai juan bihar dot nik NIK BE JUAN BIHAR DOT 15 Morfosintaxia
Beste egunian JUN ZAN/ LEHENGO EGUNIAN 4 Lexikoa
Beti iguala/berdiña BETI GAUZA BERA 1 Lexikoa
Bi bat galdu BI ETA BAT GALDU; PARRA GERATU/ BANA GERATU 18 Morfosintaxia
Dantzia eta gero DANTZIA BUKATU ETA GERO 1 Morfosintaxia
De fresa MAILUKIZKOA 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
De pirata jantziko naiz/ De ke disfrazauko zara? PIRATA JANTZIKO NAIZ/ ZELAN DISFRAZAUKO ZARA? 2 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Doiazte DOIAZ 19 Aditza
Eneko badago? ENEKO HOR/ ETXIAN DAGO? 7 Morfosintaxia
Entrenatzen dogu ENTRENATZEN GARA 2 Aditza
Erdarazko lexikoa ERDARAZKO LEXIKUA 0 Lexikoa
Erosiko neban EROSIKO NEUKE 49 Aditza
Esaixozu zure aittari ESAIXOZU AITTARI 2 Lexikoa
Eske... IZAN BE/...ETA.../...BAIÑA.../ ...ZE.../...EZE... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Ez dan ikusten momentu batian IKUSTEN EZ DAN MOMENTU BATIAN 1 Morfosintaxia
Ez dau jaten ezebez EZ DAU JATEN EZEBE 2 Morfosintaxia
Ez daukat dirua EZ DAUKAT DIRURIK 12 Morfosintaxia