Auzoa | |
---|---|
Elementu geografikoa | |
Bestelako jakingarriak |
Berrigara-Antxon Agirre Sorondo Ondorengoak bizi ziren Errotagoikoan 1890ean, orduko zentsu ofizialaren arabera: J. Francisco Azkarate Mujika, 68 urtekoa, okina, irakurtzen eta idazten ez zekiena, eta Luziano Azkarate Argarate, 32 urtekoa, errotaria, irakurtzen eta idazten bazekiena. 1895ean Kruz Azkarate zegoen Errotagoikoan errotari. 1933. urtean Luziano Aazkarateren izenean eman zitzaion alta industria erregistroan irina egiteko herri-errota gis aeta 1939tik aurrera argindarra sortzearen kuota ere ordaindu izan zuen. 1948tik 1961era bitartean Kandido Azkarateren izenean egon zen. 1961eko urte hori izan zen herri-errota moduan funtzionatu zuen azkeneko urtea. Bestalde, 1930eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak honako hau Dakar: “Kandido Azkarate Bergarako bizilagunak adierazten du Elgeta errekako urak erabiltzen dituela Bergarako lurretan duen Errtoa-Goikoa izeneko errotan indarra sortzeko , eta erabilera hori Herri-Uren Aprobetxamenduen Erregistroan inskribatzea nahi lukeela. Darabilen ur kantitatea, bataz beste, 150 litro/segundukoa da eta ur-jauzia 3,30 metrokoa. Eta hau guztia herritarrei jakinarazten zaie..." Kruz Azkarate izan zen bertako azkeneko errotaria. 1917an jaio zen. Elgeta-errekako urak erabiltzen zituen eta bere eskumatara dago. Pago-egurrezko bi turtuki zituen, 1936a baino urte batzuk lehenago, lehengo usteldutakoen ordez jarritakoak. 1981ean artean bere lekuan zegoen egurrezko turtuki horietako bat. Hauxe izan da Gipuzkoan egurrezko turtukian zituen errota bacará, gainontzekoek burdinazkoak erabiltzen zituzten eta. Harriak pikatzea ere Kruzek berak egiten zuen eta ehotakoaren %10eko laka kendu ohi zuen. |
Oharrak |
Auopista egin zenean bota zuten. Desagertua. Ez zen arautu. Edurne Barrutiak Errotatxo izenez ezagutzen du, antza. |
Lekukotasunak | Ahozkoak 1, idatzizkoak 7. |
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Ikusi | Lotura | Iturria | Urtea | Toponimoa | Auzoa | Elementu Geografikoa | Transkr. | Berriemaleak |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1875 | ERROTA-GAÑECOA | Goiauzoa | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1874 | ERROTA-GAÑECUA | San Juan | BASERRIA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1811 | ERROTAGOICOA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1892 | ERROTA GOICOA | Goiauzoa | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1925 | ERROTA GOICOA | Goiauzoa | ETXEA | ||
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1988 | ERROTA GOIKOA | San Juan | ERROTA | ||
Ikusi | Osoa | Ahozkoa | 1991 | ERROTA GOIKUA | San Juan | BASERRIA | Juan Karlos eta Bizenta Mendizabal | |
Ikusi | Osoa | Idatzia | 1857 | MOLINO ARRIBA | San Juan | BASERRIA |
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak
DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.