Skip to main content

Koldo Eleizalde lehiaketak

Izenburua
Koldo Eleizalde lehiaketa

Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta  2001ean Udal Gobernuak lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zuen, euskalari bergarar famatuaren omenez. 

2020KO OINARRIAK:

  • Ikus hemen oinarriak: PDF / Word.

  • Une honetan 4 genero edo genero-multzotako lanak aurkez litezke: Ipuin idatzia eta poesia, Komikia, Bertsoa, eta Kontakizuna eta interpretazioa. Azkeneko horren barruan daude honako hauek: antzerkia, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa. Oso komenigarria da parte hartuko duzun generokoak, bereziki, ondo irakurtzea.

    • OHARRA: Koronabirusaren ondoriozko itxialdia dela eta, lan guztiak (baita ipuin idatziak eta komikiak ere) webgune honen bitartez bidaltzea eskatzen da. Horretarako zailtasunik izanez gero, jarri harremanetan, Euskara Zerbitzuarekin: euskara@bergara.eus

LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BETETZEKOAK:

  • Lanak bidaltzeko orria. Lanak bidaltzeko, formulario hau bete behar da eta bertan erantsi artxiboak. Zuen lanak jasotakoan horren berri emango dizuegu.
  • Ikusentzunezkoetan gurasoek baimena emateko inprimakia (Euskaraz / Elebietan). Honako hau dio lehiaketaren 9. oinarriak:

    9.- Ikusentzunezko artxiboak erabiltzeko baimena. Ikusentzunezko generoetan, ulertuko da lanaren bidaltzaileak baduela bertan agertzen diren pertsonen baimena.

    Edozein kasutan ere, lanean adinez txikiak agertzen badira, horien guraso edo tutoreek sinatutako baimen idatzia aurkeztu beharko da. Baimen hori eman ahal izango du ikastetxeak lehendik gurasoengandik lortua badu. Baimena emateko formularioa webgunean eskuratu ahal izango da.

LAGUNGARRIAK:

SARITUTAKO LANAK

Saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgune honetan aurki ditzakezu 2009az geroztiko ikusentzunezko lanen grabazioak: antzerki eta ipuin-kontaketak, bertsoak, txisteak, irratsaioak...


  • BatenBat (ez da egiaztatu)·k erantsia Ar, 04/21/2009 - 13:14·tan

    Permalink

    Kaixo! Begira,ni,adin txikikoa naiz,(hau da,ez ditut 18 urte)eta nahi dut zuek antolatzen dozuen lehiaketan parte hartzia,ipuin idatzi batekin. Eta,nere galderia da:gurasuen baimena bihar dot nere ipuina bidaltzeko?Hau da,Koldo Eleizaldeko arautegixan ipintzen dau,edozein lan bidaltzeko behar dala gurasuen edo tutorearen baimena(beno,nik hori ulertu det).Mesedez,ahal badozue,erantzun. Agur
  • admin·k erantsia Ar, 04/21/2009 - 13:18·tan

    In reply to by BatenBat (ez da egiaztatu)

    Permalink

    Koldo Eleizalde lehiaketan parte hartzeko gurasoen edo ikastetxearen baimena behar da ikusentzunezko euskarriak erabiltzen direnean baina ez beste euskarriak erabiltzen badira: ipuin idatzia, komikia, entzutezko grabazio soila (bertsoa, ipuin kontatua)... Audiobisualetan, ikusi eta entzutezkoetan bakarrik behar da baimena. EUSKARA ZERBITZUA
  • BatenBat (ez da egiaztatu)·k erantsia Ar, 04/21/2009 - 18:40·tan

    Permalink

    Kaixo: Begira,ni naiz ipuin idatziako 3.taldeko bat,eta zuek banatu dozuten lehiaketarako oinarrietan,ipintzen dau,4.eta 5.taldekuak idatzi biar dabela ipuina makinaz edo ordenagailuaz, eta nik nahi nuen jakin, ba 3.taldekuek makinaz idazten badabe ipuina aber eliminatzen dozuen ipuina. Mesedez,lagundu al badoztazue,erantzun. eskerrikasko
  • admin·k erantsia Az, 04/29/2009 - 22:04·tan

    In reply to by BatenBat (ez da egiaztatu)

    Permalink

    Oinarrietan jarri bezala, sari-ematea ekainaren 6an izango da Zabalotegi aretoan. Saridunen izenak, berriz, beranduenera, aurreko asterako, maiatzaren 29rako emango ditugu. Alde batetik bakoitzari jakinaraziko diogu eta, bestetik, ikastetxeei eta herritarrei ere zabalduko diegu, hedabideen eta webgune honen bitartez. Eskerrik asko zure galderagatik. Euskara Zerbitzua