Skip to main content

Ahozko akatsen azalpena eta lanketa

Azpiko taula honetan ahozko hizkeran egin ohi diren hainbat akats agertzen dira: ezkerrean akasdun esaldia(k) eta ondoan egokitzat jotzen direnak. Akatsean klikatuta, alde batetik, akatsaren gaineko azalpena ikus liteke eta akats askoren kasuan akatsa lantzeko ariketak ere aurkitu ahal izango dituzue, ikasmailaka antolatuta. Landu nahi den akatsa bilatzeko bi aukera eskaintzen ditugu: testu edo gako bidezkoa eta hizkuntza alorkakoa.

Akatsa Zuzenketa Ariketak Hizkuntza alorra
...asike... ...(BAI), ETA.../ PENTSAIZU... /...ORDUAN.../ ...HORTAZ/...BERAZ... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
7retan juntau gara 7ETARAKO GERATU GA / 7ETAN JUNTATZEKOTAN GERATU GA 0 Lexikoa
A ke ez dakizula! / A ke ez dala etorri! EZETZ JAKIN! / EZ DALA ETORRI! 7
Aber...! IA..., IA BA... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Apur bat berua BEROTXOA/ BERO SAMARRA/ NAHIKO BERUA 2
Aunke... ...BAIÑA.../ ...NAHIZ ETA.../ ...BA...BE/ ...HALA BE... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Baleike jun komunera? JUN LEIKE KOMUNERA? 1 Morfosintaxia
Barraketan montau BARRAKETAN IBILLI 2
Be bai juan bihar dot nik NIK BE JUAN BIHAR DOT 16
Beste egunian JUN ZAN/ LEHENGO EGUNIAN 5
Beti iguala/berdiña BETI GAUZA BERA 2
Bi bat galdu BI ETA BAT GALDU; PARRA GERATU/ BANA GERATU 19
Dantzia eta gero DANTZIA BUKATU ETA GERO 1
De fresa MAILUKIZKOA 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
De pirata jantziko naiz/ De ke disfrazauko zara? PIRATA JANTZIKO NAIZ/ ZELAN DISFRAZAUKO ZARA? 2
Doiazte DOIAZ 20
Eneko badago? ENEKO HOR/ ETXIAN DAGO? 5
Entrenatzen dogu ENTRENATZEN GARA 1
Erdarazko lexikoa ERDARAZKO LEXIKUA 0 Lexikoa
Erosiko neban EROSIKO NEUKE 49 Aditza
Esaixozu zure aittari ESAIXOZU AITTARI 1
Eske... IZAN BE/...ETA.../...BAIÑA.../ ...ZE.../...EZE... 0 Erdaratiko lokailluak eta egitturak
Ez dan ikusten momentu batian IKUSTEN EZ DAN MOMENTU BATIAN 1 Morfosintaxia
Ez dau jaten ezebez EZ DAU JATEN EZEBE 2 Morfosintaxia
Ez daukat dirua EZ DAUKAT DIRURIK 12 Morfosintaxia