"Mundu zaharra desegiteko zorian zegoen ordurako -1963, 1964- eta Iruainen biltzen zen jende hura bera ere atzenduta zegoen, bere hizkuntza desberdin hura ahazteko zorian. Espuru, gezeta, domentxa, inguma, txoleta, mitxirrika: elurraren matazak bezala ari ziren hitz haiek erorika, urtu egiten ziren zoru berria ukitzean. Eta izenak berak ez zirenean, haien adiera nagusiak galtzen ziren, mende askotan barrena mamitutako ñabardura jasotzen zutenak. Eta kasu batzuetan, ez hitzak edo adierak bakarrik, baita hizkuntza bera ere."
Soinujolearen semea. Bernardo Atxaga.