izen propioa
- 1. abemaria. (b). izen propioa. Ave Maria. Oración. . Iru Abemaria errezau ta obera joan zaittez.. Ik. aremaittáko.
- Algódonera, Algódoneria. (b). izena. ALGADONERA. Bergarako lehenengo kotoi lantegi industriala: Algodonera de San Antonio.. Ta beste bertso batzuk badare polittak, Algodoneria asi zanekuak, asi zaneko bertsuak; Xenpelarrek dauzka. Errenteixako fabrikia ta emengua batera asi zian ta, Xenpelarrek jaurti zittuan bertsuak: . Josu Oregi zenak, euskaltzain urgazleaz gain oihalgintzako industria baten jabea izandakoak, honela gogoratzen zituen Xenpelarren bertsoak..
- Ánbotoko séñora, Ánbotoko séñoria. (b). izen propioa. Anbotoko Mari. La Dama de Anboto.. Buruko paiñolo orrekin Anbotoko Señoria emoten don. Honelako konparaketetan entzun izan dugu ia bakarrik gure denboran. Hona hemen berriz Izagirrek Oñatin jasotakoa: .
- Ánimen egun, Ánimen eguna. (-). izen propioa. ÁNIMEN. Azaroaren 2a, Domusantu biharamuna. Eibarren azaroko bigarren astelehenari eta Osintxun hirugarrenari ÁNIMEN, edo GAZTAI.
- 2. Askotxo. (c). izen propioa. Ipuin zahar bateko pertsonaia. Personaje de cierto cuento popular.. Bein Askotxo mezetara zoiala abadian bentanan odolostiak ikusi zittuan esegitta ta bat arrapau ta kolkuan sartu zeban. Abadiak sermoian: “Askotxo eta askotxo pekatuan dago, askotxok eta askotxok lapurretan eitten dau. Lapurretia da pekatua astuna, biribilla eta beltza". “Joño, au neregaittik jabik”, pentsau zeban Askotxok kolkora begiratuta. Etara odolostia eta esan zotsan abadiai: “Autsa ta janik; ainbeste barriketa odoloste bategaittik!” Klem. .
- Errégenak. (b). izen propioa. ERRÉGEN EGÚN, . El día de Reyes.. Laster die Erregenak./ Erregenetan Eibarko tianera goiaz bazkaltzera./ Oiñ Olentzero dan bezelaxe len Erregen eguna zan umiendako egunik aundiña. .
- Errósaixo-dómeka, Errósaixo-dómekia. (c). izen propioa. Urriko lehenengo igandea.. Errosaixo-domekia, Arantzazura joateko eguna..
- Euskál , Euskál . (a). izen propioa. Vasconia, País Vasco. .
- Férixa Nausíko, Férixa Nausikúa. (c). izen propioa. FERIXA NAUSI, FERIXA NAUSIKO EGUN. Urteko feria nagusia. Hemen Elgetakoa ezagutzen da, batik bat, izen honekin. La feria mayor de Elgeta, que se celebra el primer domingo de julio.. Azkenengo Ferixa Nausikuan sekulako eurixak ein zittuan./ Datorren domekan da Ferixa Nausiko. .
- Férran. (d). izen propioa. Antzina erabiltzen zen pertsona izena. Fernando.. Atxotegiko Fernandon aittajuna Ferran zuan. .
- Fraixkomilíen. (d). izen propioa. Mutil-koxkorrei esan ohi zieten gurasoek, osabek, erdi brometan.. Gaur be ein ddau okerren bat gure Fraixkomilienek. . Etim.: Fra(ntz)isko+Millan. (?).. Ik. Txóonpio.
- Frantzía. (a). izen propioa. Francia. .
- Frantzía Euskál . (d). izen propioa. Ipar Euskal Herria.. Frantzia Euskal Errixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da. .
- Frefrísto. (d). izen propioa. Esaera da antzina formula honekin bataiatzen zituztela ijitoek beren umeak:. Frefristo Frefristo, kasta gogorra, neskia baldin bada Maritxu, mutilla baldin bada Martintxo, ofizio enpliau, astobuztanmoztaille, ero txorroztaille, koño!. Gure aita-zanari entzuna. Manolo Urbietak badu haur-kanta bat egina hitz hauekin. Frefristo hori zer den ez dakigu. .
- Gábon, Gábonak. (a). izen propioa. Las Navidades.. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke. . Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe, . (-). esaera. (Lar Antz). .. Gábonetan kéixak, . (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio.. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak... Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a. . Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak.. Ik. Natibittáte eguna.. Gabon gába, . (b). izena. La Nochebuena.. Nun pasau biozue aurten gabon gaba?..
- Gaztáiñerre (egúna). (-). izen propioa. GAZTÁIÑERRE. Eibarren azaroko bigarren astelehena, Osintxun hirugarrena. Bi leku hauetan ÁNIMEN ere deitzen zaio egun honi. Bergaran eta Uberan, berriz, Domusantu eguna. Osintxun eta Eibarren ohitura da lagun taldea bildu eta afaria egitea, gaztaina eta guzti, jakina. Uberan ere bai, nahiz eta aldi batean galduta egon den. .
- Getaríxa. (-). izen propioa. Gizurra esan neban Getaríxan, da ni baiño len zan atarixan, . (c). esaera. Gezurra erraz zabaltzen dela...
- Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, . Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.) .
- Grabíxel. (d). izen propioa. Gabriel, en boca de los más mayores.. Gure aittajunan lengusua zan Zubittako Grabixel. .
- Inúzente égun, Inúzente egúna. (b). izen propioa. Abenduak 28. El día de los Santos Inocentes. . Umetan, Inuzente eguna egun aundixa.. Zera errezitatu ohi zaio inuzente eragindako bati: Inuzenté! potenté! txakurran buztana tenté!.. inúzente eráiñ, . (-). . 2. inuzente eraiñ, . (c). esapidea. Engainatu.. Lenguak pe naikua dittuk. Berriz etxostak inuzente eraingo. .. 1. inuzente eraiñ, . (c). esapidea. Inuzente eragin. Hacer una inocentada a alguien.. Antoniri inuzente erain dotsat auntzak umiak ein dittuala esanda. ... inúzente eiñ, . (-). esapidea. Zerbaiten bila zoratu.. Inuzente ein ddot jersian billa. ..