Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

kontradántza, kontradantzía. (d). Izena. Trikitixa bakarrik permititzen zen garaian "agarraua"ri esaten zitzaion. · El baile agarrado, cuando sólo estaba permitido el suelto. Kontradantzia lenao badakik zeri esate zotsen? Trikitixia bakarrik permitiduta zeuan lekuan, agarraua eitten zebenei, kontradantzia. Enee..., kontradantzia eittera e, ama-zanai najaok ni entzunda, zera, permititzen ez Uberan, San Paulon agarrauan itten, da Lezan-era etorri, tta kontradantzia eitten. Klem.” KONTRADANTZIA EI.
kontraesku, kontraeskua. (c). Izena. Okerreko aldea. Kontraeskutik zetorren, itxuria, eta autuak arrapau zeban. ohar bat Esamoldeak: kontraesku ibili. Esapidea. Andar contra corriente. Gu beti ibiliko gaittuk kontraesku. Jaiokeratik jaukau gaitz ori.
kontrafabóre jokatu. (c). Esapidea. Boletan beste bolari batekin jokatu ea nork gehiago jo. · Apostar dinero a los bolos con otro bolari, a ver quién acierta más, mientras discurre una partida normal con muchos participantes. Potori milla pezeta jan najotsan kontrafabore./ Kontrafabore jokatukostat iri.
kontragoiága, kontragoiagía. (d). Izena. Etxegintzan, teilatua altzatzeko goiagaren paralelo jartzen den egurra. Goiaga eta kontragoiagaren artean morroiak jartzen dira.
kontrakarréra, kontrakarrería. (d). Izena. Etxegintzan, karrerari, kuartoia bota ondoren, paraleloan jartzen zaion karrera.
kóntrako. 1.kóntrako, kóntrakua. (b). Izena. Ondo-ondoan dagoena. · Contiguo. Bankuan kontrako edifiziuan bizi dok./ Etxe orixa ez, aren kontrakua. 2.kóntrako, kóntrakua. (b). Izena. Lo contrario. Gauza bat nai tta aren kontrakua konsegidu zeban./ Nik esandakuan kontrakua eitten dau.
kóntrako éztarri, kóntrako éztarrixa. (b). Izena. Tráquea. Kontrako eztarrira joan jako zeozer, da eztulka baten dago. Janari edo edari bat okerreko bidetik doanean erabilia. Azen.: kontráko éztarri ere bai. .
kontrámaixu, kontrámaixua. (c). Izena. kontrámaistru. Contramaestre, capataz. Ori Algodoneran kontramaixu egon zuan. Gehienetan kontramaixu eta katapaz sinonimo gisa erabiltzen dira. .
kontrápase, kontrápasia. (c). Izena. Hegaztiak iparralderantz itzultzen direneko pasea. · Contrapase.
kontrapíxu, kontrapixúa. (c). Izena. Contrapeso. Tratoriai kontrapixuak jartzen gontsan aurrian aldapetan ez patinatzeko.
kóntra. 1.kontra, konpria. (a). Posposizioa. Aurka. · Contra. Enago zure kontra. ohar bat Esamoldeak: kóntra eiñ. (b). Llevar la contraria, enfrentarse verbalmente. Arek kontra eittearren baitta bere buruai be. ohar bat 2.kontra. (b). Posposizioa. kontran. Ondoan, elkar ikutzen. · Pegado a, al lado de. Eskolian kontra dago frontoia./ Alkarren kontran dare elizia ta putetxia. 3.kontra. (b). Posposizioa. kóntrara. Apoyado. Pastoriei tta esaten jau ori: “Makillian kontra zerien dago ori tta, pentsatzen egongo da. Makillian kontrara dago ori. Don.” ZEREN kontra edo kontrara. . 4.kóntra, kóntria. (c). Izena. La contraria. Nik zurixa esan ezkero ik beltza. Beti kontria./ Arena kontria eruatia dok, igual jotsak zeiñi. KONTRIA ERUAN, batik bat.. 5.kóntra, kóntria. (c). Izena. Haragia kontrara ebagita. · Carne cortada a la contra. Gaur kontria emon dotsut. Esamoldeak: kóntrara ebági. (c). Esapidea. Eraz kontra ebaki haragia edo zura. Emoidazu tajada batzuk kontrara ebaitta. content_copy kontrabéta ebagi. feedback bétara ebági, erara ebagi. 6.kóntra, kóntria. (d). Izena. Harotz lanean, garlopari eta zepiluari kutxilaren kontra jartzen zaion burdinazko xafla, erremintak bien artean utzitako tartea baino gehiago jan ez dezan.
kontrárixo, kontrárixua. (a). Izena. Contrario, adversario. Zein da Realan biarko kontrarixua?
kontrásol, kontrasóla. (d). Eguzkiak jotzen ez duen lekua. Contrasol. Don.
kontráterreno, kontráterrenua. (c). Izena. Aldapari janda eginiko orubea. Etxea edo beste edozein eraikuntza aldapan, mendiari zatia kenduta, egina dagoenean, kontraterrenuan dagoela esan ohi da. · Dícese de los solares en los que ha habido que excavar debido a la pendiente del terreno. Umedadiekin problema aundixa dauke, badakizu, aura kontraterrenua da ta./ Kontraterrenuan einddako basarrixak iputeixa izaten dabe bee partian.
kontratxapéau, kontratxapeáua. (c). Izena. Egurrezko txapak kolaz erantsiz egiten den egur aglomeratua. · Contrachapeado. Mazizua biar izete zaban mueblia, egur mazizuakin dana, da kosta asko, da muebleako txarraua da. Onek, kontratxapeaua esate jako, tableruak, da orrek tableruokin iñ ezkeo ariñaua da, resultau asko obia dauka. Martin.” Honen iritziz, aglomeratua hobea da egurrezkoa baino, baldin eta altzaria egon behar den tokia lehorra bada. .
kontrazíri, kontraziríxa. (d). Izena. Ardatz, errail, kirten edo halako edozer ezarrita dagoen zulotik irten ez dadin zuloan sartzen den ziria. · Cuña, generalmente pequeña, que se introduce en el hueco que queda entre un eje, mango, etc., y el agujero que lo alberga. Aixkora kertena loka samar dago ta kontrazirin batzuk sartu biako jako.