Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

ikára, ikaría. (b). Izena. Dardara. · Temblor (sea por miedo, frío, etc.). Ikara demasa dauka esku bixetan./ Ate-otsa entzun zanian azurretaraiñoko ikaria sartu jatan. content_copy dardára. Esamoldeak: ikára éindda égon. 1.ikara eindda egon. (c). Eraikuntza bat mugitua egon. · Estar movido el esqueleto o la base de una construcción. Etxia desalojau dabe, ikara eindda dago itxuria ta. 2.ikara eindda egon. (c). Esapidea. Pertsona bat zoro samartua egon. Etxakixat, baina Karlos puxkat ikara eindda dagola uste juat. 3.ikara eindda egon. (c). Esapidea. Hunkituta. Andolin bezperan il zan eta danok genden ikara eindda.” ikára eiñ. 1.ikara eiñ. (c). du Aditza. Moverse un poco. Armaixua mobidu nai izan dot baiña eztau ikaraik pe eitten./ Goiz guztia tabernan egoten da ikaraik pe egin barik. 2.ikara eiñ. (c). Aditza. Estremecerse, temblar. Dinamitiak esplotau dabenian etxe guztiak ikara ein ddau. ikáraz. (d). Adberbioa. Dardaraz. · Temblando Otzak ikaraz nago. ikára eráiñ. (c). dio Aditza. Hacer mover, hacer temblar. Ezetz ikara eraiñ eun kiloko arri orri./ Lurrikariak etxe guztiei ikara erain dotse.
ikáragarri. 1.ikáragarri, ikáragarrixa. (a). Adjektiboa. Enorme, tremendo, impresionante. Ikaragarrixa da Iratiko basua. Tamainoaz, batik bat.. 2.ikaragarri. (b). Zenbatzailea. Asko. · Muchísimo. Ikaragarri ikasi zeban Inglaterran./ Aurten perretxikua ikaragarri dago. content_copy izugarri.
ikarátu. 1.ikaratu. (b). da du Aditza. Oso harritu. · Asombrar(se), impresionar(se). Ikaratuta geldittu giñan Haitiko miserixiakin.” 2.ikaratu. (c). da du Aditza. Beldurtu, izutu. Umia ikaratuta dago paiasuakin. Gutxi entzuten da zentzu honetan. .
ikási. (a). Aditza. ikési, ikísi. 1.ikasi. (a). du Aditza. Aprender. Zeoze, beintzet neure pasadizua eitteko laiñ eskribitzen ikesi neban. Mertz. Nere moduko ikistailliak izengo zien da igual pentsauko zeben derrior ikisi bia zebela, da eziñ ikisi. Maistruak kulpak. Eli.” Esaerak: Probaua ikisixa baiño obe. Esaera. Antzuola. (Lar Antz). Probatzen dena ikasten dena baino baliogarriagoa dela. 2.ikasi, ikesi, ikisi. (d). du Aditza. Non dagoen jakin, txori-habien edo zuza-lekuen kasuan, adibidez. Goazen txori-apixak ikastera./ Aitajunagandik ikasi zittuan zuza-lekuak. 3.ikasi, ikasíxa. (c). Adjektiboa. Ilustrado, -a, docto, -a. Persona ikasixak bia die puesto ortarako./ Bere ustez ikasixa dok, baiña bai zera. 4.ikasi, ikasíxa. (d). Izena. Ikasitako ohitura, jakintza. Bueno, orduan euskeraz asten ga, baiña lelengo ba, geure ikasi ori, erakutsi ori daukulako ero, erderaz asten ga. Don. (AA BergEus, 343. o.).” Gutxi erabilia..