Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| 1. aldeko, aldekúa. (b). izena. Alde, fabore dagoena. Partidario. Francon aldekuak ixillik dare aspaldian.. |
| álde eiñ. (a). du aditza. ÁLDE. Separarse, alejarse.. Etxetik alde eindda dago aspalditxuan. ÁLDE. (b). du ad. Normalean eginekin esaten bada ere, gabe ere entzun daiteke. Ointxe alde dau zure amak./ Uberatik aldeta dare portugesak. Aldetzen eta aldeko ere bai: Ilddakotik derrepente aldetzen dau zorrixak. Mertz./ Zu ildda bazare, ero ni ildda nauela, zorrixak badauzkatzu, derrepente aldeko dabe. Mertz./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp. . álde émendik!, . (a). interjekzioa. Kendu hemendik, fuera hemendik.. Ik. áide!.. |
| 1. aldera. (b). Aditz-izenaren ondoren jarrita, egin egin behar delako, interes handirik gabe.. Eitte aldera ein giñuan idazlana, eta alakua urten zan./ Jate aldera jan giñuan, baiña gogo barik. . |
| aldera. (-). 1. aldera, . (b). Aditz-izenaren ondoren jarrita, egin egin behar delako, interes handirik gabe.. Eitte aldera ein giñuan idazlana, eta alakua urten zan./ Jate aldera jan giñuan, baiña gogo barik. .. 2. -t(z)e aldera, . (-). Zerbaiten truke.. Denporia pasatze aldera joaten da kartetan jokatzera./ Mantentze aldera egon zan kriau Amatiñon... |
| aldéra-kárga, aldéra-kargía. (c). izena. Alde baterako karga.. Burdixa egundoko aldera-kargiakin kargau giñuan eta kosta jakun etxera aillegatzia.. Sin. áldero. |
| 2. -t(z)e aldera. (-). Zerbaiten truke.. Denporia pasatze aldera joaten da kartetan jokatzera./ Mantentze aldera egon zan kriau Amatiñon.. |
| 2. aldeko, aldekúa. (b). izena. Partekoa, ezkontza baten, adibidez.. Nobixuan aldekuak baztar baten jarri zien eta nobixianak beste baten. . |
| 2. bili-bili. (-). "Llamada para atraer patos y ánades." (SB Eibetno).. |
| bada. (d). juntagailua. Juntagailu disjuntibo distributiboa, oso adinekoek erabiltzen dutena era honetako esaldietan:. Guk ezkiñuan goseik pasau. Etxian artzen zan, artua bada, patatia bada, babia bada, berduria bada, ezta? Ben./ Artua bada, garixa bada, gaztaiñia bada, ez euan goseik. Mertz.. Sin. dala. |
| desíatzen egon. (a). Estar deseando.. Udabarrixa etortzeko desiatzen nago.. |
| aitta-órde, aitta-ordía. (c). izena. AITTÓRDE, AITTA-ORDEKO, AITTA-ORDEZKO, AITTA-ORDIAZKO. Padre adoptivo. . Bere aitta-ordiakin ez i da ondo konpontzen.. Edozenbat aldaera ditu hitz honek.. Sin. aittatzáko, ugéz-áitta. Ik. ama-órde, orde. |
| 1. aizetsu, aizetsua. (b). adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. Ventoso.. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa.. |
| áizeri, áizerixa. (a). izena. AIZARI. Azeria. Zorro. . komentario 1 aizeri batzen, . (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura.. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen.. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen... áizerixana pasáu, . (c). esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti. . Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk.. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela... aizerixak baiño geixao korridu, . (c). esapidea. Asko korritu.. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz)... |
| aizerixak baiño geixao korridu. (c). esapidea. Asko korritu.. Orren ondorian ez ari jun, axerixak baiño geixao korritzen jok eta. (Lar Antz).. |
| aizétsu. (-). 1. aizetsu, aizetsua. (b). adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. Ventoso.. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa... 2. aizetsu, aizetsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Haize asko duen pertsona, proiektu zoroz betea. Se dice de las personas fantasiosas y casquivanas. . Anai gaztia oso aizetsua zan eta Ameriketara joan zan.. Sin. áize.. |
| aizeri-zulo, aizeri-zulúa. (c). izena. Madriguera de zorro.. |
| aizeri batzen. (c). Ehizatutako azeria aldean hartu, eta etxez etxe diru eske. Antzinako ohitura.. Markiko Tomas etorri da aizeri batzen.. Azkonarrekin, basakatuekin eta beste basapizti batzuekin ere ibili ohi zen.. |
| áizerixana pasáu. (c). esapidea. Lanbroarekin konturatu gabe busti. . Azkenian, eztiardualakuan, aizerixana pasau bia jakuk.. Badirudi antzinako azeri-ipuinen batetik datorrela.. |
| aizéleku, aizélekua. (b). izena. Haizeak gogor jotzen duen parajea. Lugar donde corre mucho el viento.. Elgetako arkupia, munduko aizelekuik aundiña.. |
| aittazulo. (-). Ik. amazúlo. |
| 4. áize, áiziak. (b). izena. Ume txikiek, haur jaioberriek, batik bat, izan ohi dituzten aupezak, negarra edo loa galtzea ekartzen dietenak. Flatos. Ventosidades que muy a menudo tienen los niños pequeños y por las que se sienten muy molestos hasta expulsarlas.. Gure txikixak eztosku lo eitten laga aiziak bota dittuan arte./ Ola negarrez jarduteko aiziak eukikoittu.. |
| aize-aundi, aize-aundixa. (-). (Eibar.) AIXE-AUNDI (EIB.). "Vendaval, ventolera.. Aixe aundixakin kontuz, teillatua be airau leike". (SB Eibetno). . Sin. aize-bolara, mendabal.» (SB Eibetno).. Sin. mendébal, aize-bolára. |
| áizebe, áizebia. (d). izena. AIZEPE. Haize-gordea. Lugar resguardado del viento.. Sin. aize-ezkútu. |
| aize-bolára, aize-bolaría. (b). izena. Golpe de viento.. Aize bolariak kapelia aidian eruan zostan.. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.