Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| karra-kárra jan. (c). Comer triturando y sacando ruido.. Arek zopakua be karra-karra jaten dau.. Ogi gogorrak edo antzerakoak haginkatzerakoan ateratzen den hotsaz, alegia.. komentario 1 Ik. marra-márra jan, kirri-karra. |
| Góiko kónde, Góiko kondía. (c). izen propioa. Errekalde Jauregian, gaur mikrofilmategia dagoen etxean, bizi zen kondea, . Konde zarra, aura amendik gora Zurrara, eta Konde Zarrak euskeraz beti gure aittai, ba zeoze, kontuak eiñ, berba ero, ba; kuriosidadia arek pe, baserrikuai preguntau, baiña betik euskeraz. Gero aren semia, konde zarran semia, aretxi enotsan entzuten euskeraz, da erderaz be eztaitt asko. Don. (AA BergEus, 344 o.) . |
| 2. kéra, kéria. (-). Egurraren eritasun bat. Juan. . komentario 1 |
| kónpleto, kónpletua. (d). adjektiboa. Completo, completamente.. Euskera bat dago lotsagarrixa Bergan, e, lotsagarrixa konpleto. Txotxo-berba konpletua dago Bergan. Mertz./ Arriua burdixan, konpleto, laixak eta be bai, erropia. Irixak, elegantiak, manta ederrekiñ da. Kanpanillak lepuan. Don./ Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. “Etxia ein ddou”, konpleto. Don.. Norbait tontoa edo inuzentea dela esateko: Ori inuzente konpletua dok. . Ik. kafé kónpleto. |
| kóntxo!. (b). interjekzioa. (eufemismoa.) KONTXO-KONTXO. Koñoren euf.. Kontxo-kontxo, au be badou?. Ik. errekontxo!, errekoño!, kóño!. |
| 1. kosta. (a). da aditza. KOSTAU. Costar dinero.. KOSTAU (bukatua), KOSTA edo KOSTATZEN (bukatu gabea), eta KOSTAUKO (etorkizunekoa). Diru asko kostau jakue etxia erostia, eta geixao kostauko jakue ipintzia./ Preguntaizu zenbat kosta (edo kostatzen) dan treneko billetia.. |
| ota motzian ázittakua. (d). esapidea. OTA-MOTXÍAN AZITTAKUA. Paraje txarrean hazitako pertsona. Se dice de la persona nacida en paraje difícil.. Otamotxian azittakua paraje onian azi eztanai esate jakok. Klem./ Ori otamotxian azittakua dok eta orrek aurrera urtengo jok.. Norbait baldintza gogorretara ohitua dagoela azpimarratzeko erabilia. Sin. larre motxian azittakua.. |
| obétu. (b). da-du aditza. OBÁTU (UB.). Hobe bihurtu. Mejorar.. Eurixokin bidiak eztie bape obetu. . Mejorau ere asko entzuten da.. |
| 2. mozolo, -a, mozolúa, -ía. (b). adjektiboa. Atolondrado, -a, lelo, -a.. Siestan dagola ta ez molestatzeko esan dot, mozoluok alakuok./ Bueno, neska, ez ari izen mozolía. . mozólo-mozólo egon, . (b). esapidea. MOZÓLA-MOZÓLA EGON. Estar como un, -a tonto, -a.. Atsalde guztia aren telefonuan zaiñ pasau jonat mozola-mozola. .. |
| 3. pol-pol. (-). onomatopeia. "Cocer los alimentos, hervir.. Ik. bro-bro" (SB Eibetno).. Ik. bro-bro. |
| 1. mártxa, mártxia. (b). izena. Irteera, ostera.. Norako martxia daukazue ba gaur?. |
| 3. melokotóe, -i, melokotóia. (b). izena. Mozkorra. Borrachera.. Melokotoi ederrakin zebitzen bixak pe jaixetan.. Sin. trónpa, atxur. |
| lor, lorra. (-). izena. (Aramaio.) Auzolana, bidegintza, gehienetan. . Bixer lorra jak. (Orm Aram). . Ik. auzólan. |
| lólo. (a). (haur hizkera.) Lo.. Laster lolo./ Lolo dago umetxua./ Oiñ lolo ein biou./ Zelako lolotxo edarrak eiñ dittuzun.. Zenbait gurasok beren erdi-euskeran zera esan ohi du: Oiñ a lolo(s) joan biozu. . |
| lóleku, lólekua. (b). izena. Sitio para dormir.. Ezkiñuan lolekuik topau ogei kilometruan./ Ganbaria zeuken lekuan oiñ lolekuak dauzke, ezta. Mertz. . |
| lo-korrósa, lo-korrosía. (c). izena. LO-KARRASA, LO-KORROSKARA, KARRASA, KORROSA. Lo-zurrunka. Ronquido.. Aren lo-korrosak etxia be dardaraz jartzen juen. . Gaur egun lo-zurrunka entzuten da gehiago. Nere amari ez zaio ezaguna egiten azken hitz hau. Batuaren bidez sartua dirudi. . |
| lo-kónkor, lo-konkórra. (d). izena. Kolpera esnatutakoan, siestatik esnatu berrian eta halakoetan, izan ohi den logura desatsegina. Sueño y estado desagradable después de una siesta, de despertarse bruscamente, etc.. . LO-KONKORRA EUKI, batez ere.. Ik. loérre. |
| loki, lókixak. (d). izena. (Oñati.) "Los huesos de la articulación de la mandíbula. Lokixak geratu: Paralizarse (v. gr. por un dolor de muelas) el movimiento de las mandíbulas." (Izag Oñ).. |
| 4. makera, makería. (d). adjektiboa. (Leintz.) "Mujer rebelde y gruñona.. Aukeria daukak aukeria, tokauko jak makeria.. |
| 1. lokatu. (c). da-du aditza. Loka, koloka jarri; gaizki itsatsia egoteagatik mugitu.. Alanbradurixako esola guztiak lokatuta dare./ Muturrez aurrera jausi tta iru agin lokatu jat./ Astuak azkenian laixia lokatu dau. . komentario 1 Ik. lóka, loka. |
| 2. lokatu. (c). da aditza. Loka bihurtu oiloa. Ponerse clueca la gallina.. Oilluak, lokatutakuan eztabe arrautzaik eitten. . Ik. loka. |
| lókatza, lókatzia. (a). izena. LOKÁTZARA. Barro, lodo.. Eurixa ein ddau ta lokatzia egongo da bidetan. . |
| lokátzari, lokátzarixa. (d). izena. LOKATZADEI . Lokatzadia; lokatzartea, basatza. Barrizal, lodazal.. Zelaixan egundoko lokatzarixa geratu zan ziklo-krosa zala ta.. Don.en grabaketan lokatzadei ulertzen dugu.. Sin. kákatza, básatza. Ik. lokátzarte. |
| lokátzarte, lokátzartia. (c). izena. Lokatza artea, basatza. Barrizal, lodazal.. Burdixa lokatzarte baten sartu jaku eta kristonak ein dittugu etara ezindda.. Lokatzari edo basatza-ren Sin. gisa ere erabiltzen da, baina gehiago "lokatza artean sartu" testuinguruan.. Ik. kákatza, lokátzari, básatza. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.