Skip to main content
. muga-xagu , muga-xagua .
Laburpena
muga-xagu, muga-xagua. (-). izena. (Eibar.) apodemus sylvaticus. Ratón de campo. .
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
muga-xagua
Izen zientifikoa
apodemus sylvaticus
. mákatz .
Laburpena
mákatz. (-). 1. makatz, makátza. (b). izena. MÁKATX. Madari txertaka, madari txiki eta gozoak ematen dituena.   Peral sin injertar y también su fruta.. Makiña bat makatz jaten gontsan etxe aurreko makatzai./ Orduan etortzen zien Bizkaittik madarixekin, makatxak saltzera. Cel.. Arbolari makatz-arbola ere bai. .. 2. makatz, makátza. (a). izena. (Leintz.) Madaria... 3. makatz, makátza. (c). izena. Mentatu gabeko arbola.   Arbol bravío, no injertado.. [Zumarra], bere sasoian botata, muebletaako be loratsua izaten dok, gaztaiñian makatzan modura eitxeok orrek. Sebas.. Ik. sagar-mákatz, gaztaiña-makatz..
Ezaguera
Daturik ez
. latxa , latxia .
Laburpena
latxa, latxia. (-). izena. Hemengo ardi klasea.   La variedad autóctona de oveja.. Muturgorrixa ero, baltza ero, lo ke sea. Danak latxak. Luis.. Hitz hau badirudi ez dela erabilia izan oraintsu arte. "Emengo ardixa" edo esan izan zaio, eta "borrua" Kastillakoari.. Ik. bórro, ardi.
Ezaguera
Daturik ez
Oharrak
Ik. ardi, borro.
Forma mugatua
latxia
. juntako egon . (c).
Laburpena
juntako egon. (c). Zuzendaritzako kide izan.. Bergako presidente nitzela juntako ninguen Donostien eta ba irurogetamaseixan neu nonbrau nindduen Gipuzkuako presidente. (AA ArrasEus, 230. o.). .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
1. jausi . (a).
Laburpena
1. jausi. (a). da aditza. Erori.   Caer.. Obetik jausi naiz.. Irudizko zentzuan ere bai. Zer moduz jausten jatzu gizon ori? Hilarik Angiolilloren urkamendia kontatzerakoan zera dio. Etxian lagatzen boste neuk pe jun biot pa. Da etxian esan i otxen e, «Kontuz ibilli ari gero, batzui ez i jakone ondo jausten da». (AA BergEus, 330. o.).. Ik. berriz jausi, jausi barik!.
Ezaguera
Oso ezaguna
Hurrenkera
1
. ingaratu . (d).
Laburpena
ingaratu. (d). INGURATU, INGIRAU (EIB.), INGIRATU, INGERATU (OÑ., LEIN.). Eskuratu, gertatu, prestatu.. Egur pilla bat eitten zanian, egurra ingaratuta dauku, zurajia ingaratuta dauku. Don./ Ingeratu adi! (Prestatu hadi, mugitu hadi)./ Sanjuanak urreratu ziran eta zine modurako makiña bat ingirau eben. (SM Zirik) .
Ezaguera
Ia galdua