esaera
- Si tta no ta porakí.... (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena. . Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo..
- Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera. .
- Sua daon lekuan, keia. (-). esaera. KEIA DABILLEN LEKUAN SUA GERTU. "Gazteleraz: 'cuando el río suena agua lleva'." (Lar Antz)..
- Suertia aizia bezelakua da, alde batera eta bestera ibiltzen da. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .
- Tia mojia bisitatzera joan. (c). esaera. Putatara joan.. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera. .
- Tolosturía lapúrra dala. (d). esaera. Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela..
- Tonto-faltia dago. (-). esaera. TONTO-FALTIA DATOR. TONTO-FALTIA dagola edo datorrela esan ohi da, umorez; honekin adierazi nahi da tontoak beharrezkoak direla, bestelakoak ondo bizi daitezen. jatok demasa.. Emen sekulako problemia etorri biok laster: tonto-faltia jatok demasa. .
- Tontua izeteko eztao estudixau biarrik. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Trangetia olgetia, ta ailketia neketia. (-). esaera.
- Txakurra egon. (-). esaera. "Zital edo haserre egon, edo halakoa izan.. Atzo ni etxea jun nitzanian ama zeuan txakurra! Ik. ganau ona egon." (Lar Antz)..
- Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiago irabazi. (-). esapidea. Gutxi hazi (landarea, txahala edo beste edozer).. Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten dau arbola onek..
- Txalo pin txalo, txalo ta txalo, katutxuá mizpillán gáiñian dago. (a). esaera. Haur kanta. . Txalo pin txalo, txalo ta txalo, katutxuá mizpillán gáiñian dago...
- Txapel aundixa ta buruik ez. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Txapela buruan eta ibilli munduan. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Txindurrixak erlabixuai:. (-). esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio. . Txindurrixak erlabixuai: .
- Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... (-). esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika..
- Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. .
- Umia ein zon, kaka ein zon. (-). esaera. (sic). Umea den lekuan kaka ugari dela, alegia.. Bitxia da zon hori, eban edo zeban esaten baita hemen..
- Umiak asi eta nekiak bizi. (-). esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz)..
- Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. . Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte!.
- Umiak ume, Inglaterran be ume. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Umiei eta amiei mimuak gustatze jakue. (-). esaera. "Gazteleraz: 'el perro y el niño donde hay cariño'." (Lar Antz). .