Skip to main content

Miren Azkarate Urkiola

MIREN AZKARATE URKIOLA

Bidekruzetan bizi izan zen umetan, gero Masterrekan eta ondoren Txomin Irala kalean. Ama baserritarra zen, jostuna izandakoa zen gaztetan; aitak Alcorta y Compañía (gero Narbaiza) ehun-lantegian ziharduen lanean. Lau anai-arrebatan zaharrena zen. Enseñanzan ikasi zuen lau urtetatik 14 bitartera. Kontabilitatea eta mekanografia ere ikasi zituen. Orduan aita hil zitzaion, eta familia aurrera ateratzeko lan egin beharra egokitu zitzaion. Tela-denda jarri zuten amarekin. Gero, josten ikasi zuen; baita arropa mozten ere. 45 urtean jardun du jostun moduan lanean. Josten ere irakasten zuen. Ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten..