Skip to main content

toponimoa

  • Errementariko, Errementarikúa. (-). toponimoa. ERMENTARIKÚA. Errementariaren etxea. Hala deitzen zaio Uberan eta Osintxun. .
  • Erróma. (b). toponimoa. Roma.. Oiñ erozeiñ joaten da Erromara. .
  • 2. Espaloi, espalóia. (a). toponimoa. ESPOLOI, -A. San Antonio eta Bidekurutzearen artean dagoen pasialekua.   El Espolón.. Aintxiñan bandiak jote zeban Espoloian.. Adinekoek ESPAL.
  • Gatza. (-). toponimoa. GATZAA. Gatzaga herria.. Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune, . (-). esaera. (Leintz.) . Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz)...
  • Gaztándola. (-). toponimoa. Goimendiko (Basalgo, Bergara) baserria, oso paraje apartatuan, esapide bati bide ematen diona.   Caserío muy apartado del barrio de Goimendi, en Basalgo, que da origen a una locución.. Formal ezpaabill Gaztandolara kriau bialduko aut.. Ik. Pikúlitta.
  • Gípuzkua. (a). toponimoa. Donostia hiriburu duen Euskal Herriko herrialdea.. -a organikoaz.. Ik. kiputz.
  • Goénkale, Goénkalia. (a). toponimoa. GUENKALE. Bergarako kalea.. Ik. Barrénkale, Artékale.
  • Gomózkorta. (-). toponimoa. GOMEZKORTA . Gomezkorta, Elosuko baserria.. Or eukitze i eban kaballerixia, Gomozkortan —aaittik Gomezen kortia—, Gomozkortan jeneralorren kortia, ta bera Benta-etxostian, an euki i eban bere ofizinia, ero, jeneralorrek. Hil.. Gomezkorta ere badio Hilarik.. Ik. frantzésteko gerrate.
  • Ingálaterra. (d). toponimoa. Inglaterra.. Ingalaterran izandakua da ori. Hala diote adin handikoek. . Gaur Inglaterra..
  • Isúziar, isúziarra. (c). toponimoa. Isusi zeharra. Uberan izotzaldeari, ipar-isuriari, esaten zaio.   Llámase así en el valle de Ubera a la vertiente Norte, a la umbría.. Mutikotan arrika eitte giñuan Isuziarrekuak Agarreikuen kontra. . Ik. Agárre-égi.
  • Josépetako Zelái, Josépetako Zeláixa. (c). toponimoa. JOXÉPETAKO ZELAI. Josafat-eko zelaia. Tradizioak dio han bilduko garela denok azken judizio egunean. Askotan entzun dugu hau txikitan.. Etxakixau urrengo Josepetako zelaixan ero nun juntauko gan.. Erdi brometan gehienetan. Pinu sartuta ote dagoen zurrumurrua ere badabil. .
  • kártufo, kártufua. (c). toponimoa. Tartufo, San Juan auzoko kafetegi eta dantzalekua. Adineko askok hala deitu izan diote, inongo intentziorik gabe, fonetika arazoren bategatik edo. Gainera, izen propioa izan arren, izen arrunt bezala deklinatu ohi dute.   Tartufo. Así le llama mucha gente mayor a la sala de fiestas.. Oinddio goizeko seiretan Kartufua zabalik jeuan./ Kartufotik Paotxara joan giñuztan./ Bai, ori Kartufuan kamarero egondakua dok. . Eta hau, iragarki handia duela "Tartufo" diona..
  • lapúr-txábola, lapúr-txábolak. (d). toponimoa. Pol-pol-etik Azkoiti aldera dauden bi txabola, XIX. mendeko lapur-kontu baten kokalekuak.. Zortzi mutillek artu alkar, eta txabolan bizimodua eiñ, eta pentsau ei eben ba lapurretatik bizi izetia. Pol-poletik Azkoitti aldera dare txabolok; orrek izena Lapur-txabolak. Hil. .
  • Lezárrisoro. (b). toponimoa. (Osintxu.) LÉZASO. Osintxuko baserri urrinena.. Ik. Pikúlitta.
  • Mádrill. (a). toponimoa. MADRID. Madrid.. Madrillera joan da soldau.. Madrilldik edo Madrilletik, Madrilgo, etab. «Madrid» entzuten da gero eta gehiago. .
  • Maláa. (d). toponimoa. Elgetan, herrian bertan, zegoen ermita.   La Magdalena, ermita de Elgeta ya inexistente.. Malaako kanpai-otsa entzuten zen Uberan ipar-mendebaleko haizeak jotzen zuenean, zera ei zioen: «Au-dek-miseria! au-dek-miseria!» Beste baten esanetan, berriz, zei-ñe-kin! zei-ñe-kin! Esaten zuen, eta erantzuten zion Uberakoak: dana-danakin! dana-danakin! Zeinekin ezkondu, alegia, eta edozeinekin. Lehenago zenbait eliza edo ermitatako kanpai-hotsaren azpian esaldiren bat irakurri ohi zen, erritmoaren arabera, eta leku diferenteetako kanpaiek elkarri erantzun ere egin ohi zioten..
  • Markíña Etxébarri. (d). toponimoa. Etxebarria, Bizkaiko herria.. Markiña Etxeberriko Joxepa Ramona, ezer ez emoteko baiña borondate ona. (c). esaera. Norbaitek borondatea bai, baina ematekorik ez duenean esana, trikitixa kopla zaharra gogora ekarriz...
  • Míxo. (c). toponimoa. Antzuola eta Oñati bitarteko baserri urruna.   Caserío lejano de Antzuola.. Ik. Pikúlitta.
  • Mondráue. (a). toponimoa. MONDRAU (LEIN.), MONDRA. Arrasate.. Ezizenetan azentua lehenengoan: «Móndraue». Herri honetakoei mondráuetar esan ohi zaie Bergaran aspaldian, baina adinekoek mondraar ere badiote. Sasoe batian or móndraarrak, majadero pillia, dana erromeixa leku danetan burrukia euken arek e. Geiztuak zien. Ben..
  • Náparrua. (a). toponimoa. Navarra.. Berezko /a/z.. Nafarroa: berez ez da etorriko ardoa, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)...
  • Neberalde. (-). toponimoa. Elosuko Agarre baserriko saila, elurzuloa egondako lekua. .
  • Nebereta. (-). toponimoa. Gorlako bidean Amezti baserria baino gorago dagoen azken bihurguneari "Neberetako bueltia" esan ohi zaio. Hurbil da elurzuloa. .
  • Osíntxu. (a). toponimoa. Bergarako auzoa. . Antzinako paperetan Osirançu (Osirantzu) agertzen da. Etim.: Osin+antzu ote? Osin antzua, arrainik gabeko putzua, agian..
  • Otxandíxo. (-). toponimoa. Bizkaiko herria, zenbait esapidetan agertzen dena. . Otxandixoko pikuak baiño berdiaua, . (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .. joan ari Otxandixora, . (c). esapidea. Joan hadi pikutara. ..
  • Pagobedeinkatu. (-). toponimoa. Kurutzebakar mendiaren azpiko lepoan Osintxuko lurretan dagoen parajea. Maiatzeko lehen igandean meza egin ohi zen lehenago. .