Skip to main content

Osintxu

  • 2. abentau. (b). du aditza. (Elosu., Osintxu.) Euria, elurra, etab. hasi.   Empezar a llover, nevar, etc.. Atzo amabixak aldera edurra abentatzen zeban.. Sin. abixau.
  • 1. abentau. (b). da aditza. (Elosu., Osintxu.) Abiatu, martxan jarri.   Ponerse en marcha.. Onezkero etxe alderutz abentatzeko ordua izango da.. Sin. abixau.
  • Bene-benetan, katua berbetan. (c). esaera. (Osintxu.) Norbaitek "bene-benetan" esaten duenean erantzun ohi zaiona, umorez..
  • 1. gandu, gandúa. (c). izena. (Osintxu.) Itsasotik sartzen den behelainoa. Beste leku batzuetan, behelaino kixia..
  • 2. íjitto-baba, íjitto-babía. (c). (Osintxu.) Baba beltz (haba) txikia, kolore gorri argikoa. .
  • ípoiñetan. (d). adberbioa. (Osintxu.) Kontutan, berriketan.. Onek ezkaittuk ezautu; geratík”. Gero alaxe ipoiñetan da. Bai ba, Gaittaokuan senide..., familixako. Da ipoiñak eta. Hil.. Sin. barríketan, kóntutan.
  • Karidáde, Karidadía. (a). izena. (Osintxu.) Osintxuko ohitura zaharra. Urtian zehar txahal bat hazten da (lehen urtero baserri desberdin batean, orain ez), eta Kofradietan goizean goiz hil. Gero salda egiten da, eta meza ostean haragi puxka batekin banatzen zaie joaten diren guztiei. Dirudienez, antzina behartsuen artean banatzen zen haragia.   La Caridad, antigua costumbre de Osintxu.. Aurten be juan biakou Karidadera./ Urtero eiñ izan da Karidadia. . Karidadeko txal, Karidadeko txala. (-). izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala.. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk.. Ik. Kofradixak..
  • 2. Kofradixak. (a). izen propioa. (Osintxu.) KOFRADÍXA EGUN, KOFRAIXAK. Osintxuko jaiak, San Emeterio eta San Zeledonio eguna, martxoak 3. Abuztuaren 31n ere ospatzen dira.. Kofraixak e, beixa iltzen zan len. Oin beixa baiña len txala. Beixa iltzen zan, eta, puestia esaten jakon, egosteko iztarra ero kentze otxen; beste geinddikua, sobratzen zana, etxe bakoitzak rekojitzen eban. Abadiai emoten jakon onen danak: solomillua, mingaiña. Mertz.. Esan KOFRÁIXAK.. Ik. Santó-mártiri, Karidáde.
  • Lezárrisoro. (b). toponimoa. (Osintxu.) LÉZASO. Osintxuko baserri urrinena.. Ik. Pikúlitta.
  • mímen, mímena. (b). izena. (Osintxu.) Zumea.   Mimbre. . komentario 1 Sin. zúma.
  • óts éiñ. (d). dio aditza. (Osintxu.) OTX EIÑ. Deitu.   Llamar.. Zu, mesedez ots eixozu amai. /Azkenian otx eitten jakon Gomezkortatik onutz dauan basu orri. Hil.. Gutxi erabilia. Ohikoa, diar eiñ .. Sin. díar eiñ. Ik. déittu.
  • potrojosixa eiñ. (c). esapidea. (Osintxu.) Joskura baldarra egin.. Ori don potrojosixa egin donana. .
  • sáltanduan. (d). adberbioa. (Osintxu.) Abadeak dotrina SALTANDUAN galdetzen ziela dio Hilarik, ez jarraian, alegia.. Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin e, da saillian, e. Da! oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua... Hil. .
  • 2. suarri, suárrixa. (c). izena. (Oñati., Osintxu.) "El pedernal." (Izag Oñ). .
  • 2. txilípala, txilípalia. (d). izena. (Osintxu.) Urte-meza ondoren bertan izandakoei tabernan ateratzen zitzaien hamarretakoa, hildakoaren familiaren kontura, jakina.. Urtia zanian, urte-mezia, ta txilipalia esaten jakon orduan, tabernan etaratzen zeben ardao gozuak eta, pikuak eta, gailletak eta, kafiak eta. Txilipalia. Ben. .
  • txopó-platano, txopó-plátanua. (c). izena. botanika (Osintxu.) Plátano de sombra.. Sin. plátano.
  • zelámiñetan. (d). (Osintxu.) Txandorrika.. Ik. txándorrika.
  • zímaur, zímaurra. (c). izena. (Osintxu.) Satsa.   Estiércol.. Kristonak eindda i eren e; zimaurrok eta danak astindduta, alkar itxuria ezin benziduan ero. Hil.. Sin. sats.
  • zimáurketa, zimáurketia. (d). izena. (Osintxu.) Zimaurra sorora edo zelaira ateratze eta zabaltze lana.   Estercolamiento.. Martixan lelengorarte meriendaik ez. Gero martixan lelengotik atzera eitten bazan lurretia ero beste... zimaurketia ero, meriendia. Hil. . Sin. satséta.