Skip to main content

Aramaio

  • ittúiñ. (-). izena. (Aramaio.) ITTÓIN, ITTOGIÑ, ITTUFIÑ (ARAM.). 1. ittuíñ, ittuíña. (b). izena. Itogina.   Gotera.. Ittuiñak dare ganbaran da konpontzia komeni da.. Oso txikia denean tantana ere esaten zaio... 2. ittúiñ, ittúiña. (b). izena. Itogina. Teilatuko ura, hodian batu ondoren, jausten den txorroa eta lekua.   El chorro y el lugar donde caen las aguas del tejado.. Ittuiñera joan, da ekarri ura, txorrokua zikiña dator ta.. Ittuiñeko ura ona da garbantzuak eta egosteko. Gurean ahal zen guztietan itogineko uraz prestatzen ziren.. Sin. txitxiñ..
  • itzelak esan. (-). esapidea. (Aramaio.) "Izugarriak esan norbaiti. . Ak itzelak esan tzen." (Orm Aram)..
  • ixilik eta abarrik. (-). esapidea. (Aramaio.) Gordeta, ezkutuan.. Gandiagak esan auen ixilik eta abarrik ibili ziela euskerie ikesten Oliten. (Orm Aram)..
  • jamon eiñ. (-). aditza. (Antzuola., Aramaio.) Jaramon egin, kaso egin.. Ez naiz konturatzen berba diferenteik, bakizu, sekula etxat jamonik eiñ. (Lar Antz)./ Orri jamonik pez. .
  • jaunke. (-). (Aramaio.) Zaunka.. Guk . Sin. záunka.
  • kaskondu. (-). aditza. (Aramaio.) Koskortu.. Neska/mutil kaskondue. (Orm Aram). .
  • kokalla, kokallie. (-). izena. (Aramaio.) "Pertsonen lepo-aldamenetako handitua. Alde bakoitzean bat." (Orm Aram). . Ik. kokálde.
  • kolatz, kolatza. (-). izena. (Aramaio.) "Itxura ederrekoa (pertsonekin).. Kolatz ederreko gizona (gizon ederra, elegantea)./ Orrek dauko kolatza (kokote ederra)..
  • kuxiñ, kuxiñe. (-). izena. (Aramaio.) "Burdinazko urkila, egurra karobian sartzeko-eta erabiltzen zena." .
  • landa, landie. (-). izena. (Aramaio.) Zelaia. .
  • laprandu. (-). aditza. (Aramaio.) Berdindu.. Laprandu aurreko fatxarie. (Orm Aram). .
  • 3. leka, lekia. (-). izena. (Antzuola., Aramaio.) Mozkorra.. Orrek dauka lekia orrek. (Lar Antz). .
  • lo-asarre, lo-asarrie. (-). izena. (Aramaio.) "Esnatu ondorengo haserrea.. Lo-asarriaz dau umie da onek eztauko gauz onik." (Orm Aram). . Sin. lo-kónkor.
  • loiestari, loiestarixe. (-). adjektiboa. (Aramaio.) Lohiestalia, nekez lohitzen edo zikintzen den arropa.. Sin. zikiñestáli.
  • lor, lorra. (-). izena. (Aramaio.) Auzolana, bidegintza, gehienetan. . Bixer lorra jak. (Orm Aram). . Ik. auzólan.
  • lor-afai, lor-afaixe. (-). izena. (Aramaio.) "Auzolanean ibiliek baserriren baten egiten zuten afaria." (Orm Aram). .
  • mamala, mamalie. (-). (Aramaio.) Erdi inuzentea, txepela (emak.).. Ik. memélo, -a.
  • mokotz, mokotza. (-). izena. (Aramaio.) Karapaixoa.. Ik. karápaixo.
  • musintz eiñ. (-). aditza. (Aramaio.) Mespretxatu, gutxietsi.. Musintz ein nutzan orri. (Orm Aram). .
  • naaskilla, naaskillie. (-). izena. (Aramaio., Leintz.) Nahaspila. .
  • nagitturri, nagitturrixe. (-). izena. (Aramaio.) Batzuetan ura ematen duen iturria, eta beste batzuetan ez.. Orrek ekiñ ezkero, nagitturrixek, ya ur faltaik eztau. (Orm Aram). .
  • nakorrotu. (-). aditza. (Aramaio.) "Narrastu, okertu, ibili ezinka egon.. Ori nakorrotu ra mouten." (Orm Aram). .
  • okollo, okollue. (-). izena. (Aramaio.) Baserrian, eskaratz ondoko gelatxo bat..
  • putzurrittu. (-). aditza. (Aramaio.) "Handitu (aurpegia eskuarki). . Baiñe arpegixe putzurrittute auken." (Orm Aram)..
  • saiétera. (-). (Aramaio.) SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). 1. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Zenbait dorretxe eta antzinako eraikuntzatako leihatila estua.   Saetera.. Saieterak, itxuria, andik fletxak botatzeko zien./ Etxiak eta be lenaoko zerak alako txirristura batzuk eukitze jittuen, bentanak pez, olako saietara ero txirristura bat. Klem. .. 2. saiétera, saiéteria. (d). izena. SAIETARA, SAIATARA, SATERA (ARAM.). Teilatura igotzeko eta argia sartzeko balio duen leihoa.. Orrek teillatura ixotzeko, saiataria. Len geixao zeren, asko kendu ein ddie orrek. Don. . Azen.: Don.ek saiataría dio.. Ik. atesaiétera..