Skip to main content

Pelikulen asmakizunak

BatenBat ·k erantsia Or, 06/21/2019 - 08:23 ·tan
Audio fitxategia

PELIKULA DESBERDINEI BURUZKO ASMAKIZUNAK

Doinua: Haizeak bidali du

Saskibaloi talde bat

kanpotik ahula,

bihotzetik onenak

ez ahaztu sekula,

zailtasunak dituzte

baina ez egin burla

asmatu behar duzu

zein den pelikula

CAMPEONES

 

Oso famatua da

magia munduan

makila magikoa

beti du eskuan

bi lagun ditu eta

hontza du onduan

ea asmatzen duzuen

zer dugun buruan.

HARRY POTTER

 

Miguel musika zale

amorratua zen

familiak gitarra

jotzen etzion uzten

hildakoen munduan

familia elkartzen

asmatu pelikula

mexikar hau zein den

COCO

 

Hiru filmetatikan

azkena onena,

ta Newt hil zenean

nik hartu nuen pena.

Thomas inmunea da

ta espezialena,

Zein pelikula da hau?

asmatu izena!

MAZE RUNNER

Edukiari buruz
Generoa
Egilearen izen-abizenak
Aranzadi ikastolako LHko 6Ako ikasleak
Egilearen ikasmaila
Saritua
Bai
Urtea
2019
Kategoria
1.a
Euskarria
Baliabide prosodikoak markatuta
Ez
Grabaketak sortzeko proposamena da
Ez
Iraupena minututan
4 min.
Oharrak
<p>Koldo Eleizalde Lehiaketara aurkeztutako proposamena: <a href="/koldo-eleizalde-lehiaketa-ekarpenak/view/90793">ikusi</a></p>