Bergarako mugarrien ibilbideak moldatu dituzten Polpol Mendizale Taldeko kideek eskainitako argazkia. Argazkian agertzen dena ibilbidearen hasiera eta amaiera da eta ez du zerikusirik mugarria kokatuta dagoen auzoarekin.
Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Ugarriagagañekoan bizi naiz, Ugarriagagañeko lagunak ditut, Gure ama Ugarriagagañekoa da, Ugarriagagañekotik etorri naiz, Ugarriagagañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Ugarriagagañekoako lagunak ditut, Gure aita *Ugarriagagañekokua da, *Ugarriagagañekoatik etorri naiz, *Ugarriagagañekoara noa
Bestelako jakingarriak
Bergara eta Antzuola arteko mugarria.
Mugarrian idatzita dagoen zenbakia: 85.
Polpol M.T.koek emandako zenbakia: 85.
Mugarriaren izena 1939ko aktan: Ugarriaga gainekoa.
Oharra: "V" 85 eta "A" 19 idatzita.
Informazioa: Polpol Mendizale Taldea, mugarrien ibilbideak.
Lekukotasunak
Ahozkoak 0, idatzizkoak 0.
Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak
Batere ez
B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak
Bat ere ez.
Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak