Skip to main content

Artegietako zabala

admin ·k erantsia La, 07/03/2010 - 19:19 ·tan
Auzoa
Elementu geografikoa
Oharrak

Artaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ez da izango, ala??

XABIER ARREGI: "Kurutzekogaina, Arteta, eta Arteittako zelaixa(ae)-Untzueta Azpikoan jasoa, ingurutsuan daude. Kurutzekogaina Untzueta Gainekoaren gaikaldean dago. Bertako jabe Gregoriok kontatua da badela euren etxeaurreko sorobarrenean harrizko gurutze bat (horrelaxe dago ikusgai); gurutze hori, antza denez, eta bere aitonak kontatua da, bertan, ibarraren beste aldeko menditik botatako bala batek jota hil zen gizasemearen oroimenean jarria dela. Gregorio, Untzueta Gainekoak, gurutze horrek parean duen tontorrak, Kurutzekogaina izena tontor horren egian den gurutze horri zor diola uste du. Arteta izeneko lur sailak, berriz, Kurutzekogainaren iparraldera azaldu zaizkigu, Lezarri Aurtengoaren sailetan; eta Gregorio beraren lur sailetan ere Arteitaco Zabala (ie) izendapenarekin. Arteita eta Arteittako zabala edo Arteittako zelaixa inguru berdinean daude; eta kokagune Kurutzekogainaren iparraladera-iparmendebaldera izango litzateke;. Arteittako zelaixa (Untzueta Azpikoan jasoa) berriz aurreko Arteta dagoen toki berean ageri zaigu. Idatzizko erreferentziak lortu ditugu, ez horrela ahozko grabazioak."

Lekukotasunak Ahozkoak 0, idatzizkoak 2.
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Arautzeari buruzko azalpenak
Artaita dokumentatzen da baina Artegietarik ez. Izan liteke hori jatorria? Nahiko hedatuta dagoen toponimoa da eta Eibarren bertan bada baserri bat izen horrekin. Ahoz Artaittako zabala/Arteittako zelaixa jaso da. Katastroan inguruan Arteta (ahoz, zein idatziz) izeneko partzelak ere ageri dira. Artedieta/Artadieta ere izan liteke.
  • Arautze proposamena editatu

    Idatzi eguna, hilabetea nahiz urtea.

Izenaren kokapena
Eremu geografikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5M zerbitzuko erreferentziak

Batere ez

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatzizkoak

Ikusi Lotura Iturria Urtea Toponimoa Auzoa Elementu geografikoa Transkr. Berriemaileak
Ikusi Zalantzazkoa Idatzia 1811 ARTEITA Basalgo AURKINTZA (paraje, termino...) Q
Ikusi Zalantzazkoa Idatzia 1892 ARTEITA Basalgo TOKIA (punto, lugar) Q

Comments (1)