Skip to main content

Miñeta

estepan ·k erantsia Al, 08/07/2006 - 15:17 ·tan
Auzoa
Elementu geografikoa
Hizkuntza erabilera
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Miñeta, Miñetak, Miñetari, Miñetan, Miñetako, Miñetatik, Miñetara
Lekukotasunak Ahozkoak 3, idatzizkoak 0.
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
  • Arautze proposamena editatu

    Idatzi eguna, hilabetea nahiz urtea.

Izenaren kokapena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5M zerbitzuko erreferentziak

Batere ez

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak

Toponimoa Lotura Iturria Urtea Auzoa Elementu Geografikoa Transkr. Berriemalea
MINETA Osoa Ahozkoa 1991 Elorregi MEATZA Ikusi Balentin Gorosabel, Balentin Gorosabel
MIÑETA Osoa Ahozkoa 1991 Elorregi MEATZA Ikusi Iñaki Eraña, Roman Zeziaga
MIÑETA Osoa Ahozkoa 1991 Elorregi MEATZA Ikusi Julian eta Jabier Gorosabel, Matilde Galdos
BERUNEKO MINAK

- Bestia Romanek esan dabena?
- Miñeta. Behian. Hamen…
- Minak jarek hor, sei bat mina atiak itxitta. Errekia nun joiak?
- Hemen joiak errekatxo bat.
- Hori Iruerreka hori hor…
- […] Abeletxe dok, hau Astuaa zelaixa… Miñeta hau izango dok… Miñeta echando […] lokalizauko dou. Zelaixa jak kristona… Hau dok. Bai, hau Abeletxe…
- Aber?
- Hau dok? Hau dok zelaixa, Astuako zelaixa.
- […] zelai bat, ez?
- Minak jarek… hau dok Miñeta ta hamendik joiak pistia. Han beherutz bajak, ba, hamen… minak bajarek, ba, beherutz? Oin piñua jak sartuta hamen. Bueno, roble amerikanua. Hemen jarek minak.
- Hor errekatxua hemendik jun bihar dok, ez?
- Bai. Hemen joiak errekatxo bat, hemen beste bat —hau bastante fuertia dok—, hemen beste bat, ta hau Iruerreka. Hemen juntatzen dittuk: bat, bi eta hiru.
- Hori ipini juau…
- Hori ipinitta jak, Iruerreka.
- Orduan, hau…?
- […] bat, bi… Hau dana Miñetako zelaixa dok hau, hamen zelai hau. Hori zentratzia ez dok erreza, e! Errekekin… Hori dok Miñeta. Hor minak jarek.
- Ez, hau zelaixa dok, e?
- Miñeta zelaixa ta bertan pegauta jarek minak, e!
- Zelai barrenian jarek. Erref: BER-254/021

- Hor zela daukazue idatzitta?
- “Minak”.
- Bueno, minak jarek, aber… minak jarek hementxe. Erreka kontran jarek bi zulo. Hementxe pista hau baldin bada honekin juntatzen dana ta hori dala esan dozue, hementxe jak zulo bat, hemendik jak beste zulo bat ta beste zulo bat jak hementxe azpikaldian.
- Ta inguru horri ze esaten jako?
- Txindurraitz.
- Bueno, Txindurraitz… Miñeta.
- Miñeta, baiña…
- Miñeta.
- Zelairik badauka Miñeta horrek?
- Ez. Zelaixa, bueno… [zelaixa dauka…]…
- Txindorraitz.
- Txindorraitz.
- Baiña hori pistia […].
- Hemen be bajak beste zulo bat hemen inguruan.
- Hau behera basarrittik pistia behera doiena jarraittuta bertara doia, ezta, Miñetara, ezta? Ta bertan kamiñuan pista onduan dare horreik, ezta, zulo horreik…?
- […] pista kontran […].
- Garbi ikusten die?
- Bat garbi-garbi eta bestia ez hain garbi, baiña, bueno, bai, nahiko garbi. Ta beste bat jak hantxe azpikaldian.
- Ze etaratzen zan hortik?
- Plomua.
- Hor galena edo etaratzen juen. Baiña esplotau ez jittuen ein itxuria horrek, pruebatarako bakarrik […], baiña bastante […]. Erref: BER-258/018