Skip to main content

Arexkureneta

estepan ·k erantsia Al, 08/07/2006 - 15:17 ·tan
Auzoa
Elementu geografikoa
Etimologia
Aretx (haritz) + guren + eta. Haritz ederrak dauden lekua. Guren: "Lozano, perfecto (se dice de árboles y hombres). Guren azi, criar lozanamente" Orotariko Euskal Hiztegia. Ia beti -AGA atzizkiarekin dokumentatzen da.
Hizkuntza erabilera
Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arexkureneta, Arexkurenetak, Arexkurenetari, Arexkurenetan, Arexkurenetako, Arexkurenetatik, Arexkurenetara
Oharrak

Arexkuren+eta-tik?? Hala ere, idatziz behin bakarrik agertzen da ETA atzizkiarekin. Gainontzeko guztietan, AGA. Oharretan lekukotza dezente dira jaso gabeak. Zuzendu.

Lekukotasunak Ahozkoak 2, idatzizkoak 15.
Ikustekoak
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Arautzeari buruzko azalpenak
Egia da jatorrizko izena eta ia beti dokumentatzen dena -AGA amaieraduna dela. Hala ere, 1810n agertzen da Ariskuneta eta ahoz beti -ETAz amaitutako formak erabili izan dira. Hori dela eta, ahozkoa eta dokumentazioa egokien uztartzen duen forma Arexkureneta dela iruditzen zaigu. Euskaltzaindiara bidali genuen proposamen hori eta egokitzat jo zuten. -AGA/-ETA txandakatzea gertatzen da beste leku-izen batzuetan ere. Adibidez, Ipiñarriaga (ahoz Ipiñarrixa) arautu dugun baserri izenean ere bietako formak agertzen dira.
  • Arautze proposamena editatu

    Idatzi eguna, hilabetea nahiz urtea.

Izenaren kokapena
Eremu geografikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5M zerbitzuko erreferentziak

ID Izena Obj.Geo. Udalerri Kale Atari bis Kokapena
Z_13752 AZKONETA ERREKALDE BARRIO AUZOA Mapa

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak

Toponimoa Lotura Iturria Urtea Auzoa Elementu Geografikoa Transkr. Berriemalea
ARESCURENAGA Zeharka Idatzia 1775 Angiozar BASERRIA Ikusi
ARESCURENAGA Zeharka Idatzia 1860 Angiozar OINETXEA (casa solar) Ikusi
ARESCURENAGA DE AVAJO Zeharka Idatzia 1775 Angiozar OINETXEA (casa solar) Ikusi
ARESCURENAGA SUSO Zeharka Idatzia 1774 Angiozar BASERRIA
ARESCURENAGA YUSO Zeharka Idatzia 1774 Angiozar BASERRIA
AREXAURRENAGA Zeharka Idatzia 1625 Angiozar ETXEA
AREXCURENAGA Zeharka Idatzia 1563 Angiozar BASERRIA Ikusi
AROZCUNAGA Zeharka Idatzia 1699 Angiozar BASERRIA
ARESCURENAGA Zeharka Idatzia 1809 Angiozar AURKINTZA (paraje, termino...)
ARESCURENAGAS Zeharka Idatzia 1809 Angiozar AURKINTZA (paraje, termino...)
AREXCURENAGA Zeharka Idatzia 1708 Angiozar SOROA (campo, heredad) Ikusi
ARISCUNETA Zeharka Idatzia 1810 Angiozar LUR SAILA (terreno, tierra)
ARESCURENAGA Osoa Idatzia 1770 Angiozar AUZOA
ARESCURENAGA Osoa Idatzia 1857 Angiozar AUZOA
AREZCURENAGA Osoa Idatzia 1862 Angiozar AUZOA
AISKONETA Osoa Ahozkoa 1991 Angiozar AUZUNEA Juane Lonbide
AIXKUNETA Osoa Ahozkoa 1991 Angiozar AUZUNEA Ikusi Pedro Inza
JABEA MIGUEL DE ASCASIBAR ARESCURENAGA [*ARESKURENAGA-ETA > AIXKUNETA]
[AIXKUNETA]
JABEA MARTIN PEREZ DE ARESCURENAGA
"SEPULTURA DE AREXCURENAGA [EN LA YGLESIA PARROQUIAL DE Sr. SAN MIGUEL DE ANGUIOÇAR]"
"HEREDAD ARANDOTEGUI QUE CONFINA CON LAS DE AREXCURENAGA Y ALDECOA".

- Eske Angiozarkuontzat Errekaldia da honarte, errekako mugara arte.

- Danai esaten dotsazue, ez?

- Bai Errekaldia ta…

- Loidi aldia be esaten dotsau, baiña Errekalde.

- Ta Errekalde hemen edo… hau, Sankristobal auzua, goittik noraiño izango litzake Errekaldia? Aixkunetakin tope

nun itten dau ?

- Aixkuneta partia? Angiozar partia?

- Bai, Aixkuneta nun hasiko litzake?

- Elizaz Askaxibarboluan, Angiozar partia elizaz, nik uste juat. Ez jakixat, ba, nik...

- Gero hor kamiño honek, errebueltak eta darenak, hari zela…?

- Uspe.

- Uspe Aixkoneta izango litzake ya?

- Bai, Uspe bai, Uspe Aixkoneta da. Terrenuak dittuk Uspen Aixkonetakuak.

- Errotia be, zera da ez, Axkuneta?

- Errotia? Basarrixa Aixkoneta. Aldaitxarrena, ba, Aixkoneta izango zuan.