Skip to main content

Izozearra

estepan ·k erantsia Al, 08/07/2006 - 15:17 ·tan
Bestelako izenakEguzkibegi(a)
Auzoa
Elementu geografikoa
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera

Lekukotasunak Ahozkoak 3, idatzizkoak 0.
Ikustekoak
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
Arautzeari buruzko azalpenak
Arautzeari buruzko azalpenak

Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu.

  • Arautze proposamena editatu

    Idatzi eguna, hilabetea nahiz urtea.

Izenaren kokapena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren B5M zerbitzuko erreferentziak

Batere ez

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak

Toponimoa Lotura Iturria Urtea Auzoa Elementu Geografikoa Transkr. Berriemalea
ISUSIARRA Osoa Ahozkoa 1991 Ubera AUZUNEA Ikusi Luis Aranzabal eta Lorenzo Olañeta
IZOTZ ZIARRA Osoa Ahozkoa 1991 Ubera AUZUNEA Ikusi Luis Aranzabal eta Lorenzo Olañeta
IZUZIARRA Osoa Ahozkoa 1991 Ubera AUZUNEA Ikusi Eustakio Arbulu

- Itxoin, alde hau Agarre hegixa ta bestekaldiak badauka izenik?
- Bai, bestekaldia da Izotz… Izuziarra esaten dou. Zela esango dou hori? Izotz ziarra.
- Bai, baiña zela esaten dozue normalian?
- Izuziarra. Izuziarra. Baiña da Izotz ziarra.

- Itxoin, alde hau Agarre hegixa ta bestekaldiak badauka izenik?
- Bai, bestekaldia da Izotz… Izuziarra esaten dou. Zela esango dou hori? Izotz ziarra.
- Bai, baiña zela esaten dozue normalian?
- Izuziarra. Izuziarra. Baiña da Izotz ziarra.

- Bueno, gero Ubera partia esan dou, baiña alde honek izen bat ei dauka, ta beste honek beste izen bat…
- Bai, hori Agarrixa.
- Agarreixa?
- Agarreixa hori, hori Agarre aldia Agarreixa, euzkibegixa, Agarreixa.
- Euzki zeoze… ze esan dozu?
- Agarreixa.
- Agarreixa…
- Euzkibegixa.
- Ta hau bestiau, hau bestiau Izuziarra.
- Izuziarra?
- Izuziarra.