Skip to main content

Egieder

Toponimoa bilatu

{{ izen }}

{{#elementu_geografikoa}} {{/elementu_geografikoa}} {{#aldaera}} {{/aldaera}} {{#auzoa}} {{/auzoa}} {{#jakingarria}} {{/jakingarria}} {{#erabilera}} {{/erabilera}} {{#oharra}} {{/oharra}} {{#arautze_egoera}} {{/arautze_egoera}} {{#noiz_ofizial}} {{/noiz_ofizial}} {{#euskaltzaindia_galdera}} {{/euskaltzaindia_galdera}} {{#euskaltzaindia_azalpena}} {{/euskaltzaindia_azalpena}}
Elementu geografikoa {{ elementu_geografikoa }}
Aldaerak {{ aldaera }}
Auzoa {{ auzoa }}
Jakingarriak {{{ jakingarria }}}
Erabilera {{{ erabilera }}}
Oharrak {{{ oharra }}}
Arautze egoera {{ arautze_egoera }}
Noiz ofizial {{ noiz_ofizial }}
Euskaltzaindia galdera {{{} euskaltzaindia_galdera }}}
Euskaltzaindiak emandako azalpena {{{ euskaltzaindia_azalpena }}}
estepan ·k erantsia Al, 08/07/2006 - 15:17 ·tan
Auzoa
Elementu geografikoa
Bestelako jakingarriak

Muskiritsu errekaren adarretako bat, Elosuko lurretan Iturriberriko askan sortu eta Laspiurboluan egiten Erroitzekin bat egiten duena.

Oharrak
Gure Egieder eta GFAko Egieder eta Ubegi bat dira. Hala ere, guk EGIEDERren amaiera gorago dugu: Egiederrek gurean Laspiurbolua eta Orontzola artean egiten du bat Egialdaparekin eta GFAn Erroitzekin bat egin artekoa da. Egieder eta Ubegi berdinak dira GFAn eta Ubei, berriz, deitzen diote Iturriberriko askatik Debarainokoari.
Lekukotasunak Ahozkoak 5, idatzizkoak 0.
Normalizazioa
Arautze egoera
Arautze eguna
2011
Eta zuk, zer diozu?

Zure inguruko erabileraren arabera, nondik nora da Egieder?

Erantzun hemen

Lekukotasunak, ahozkoak eta idatziak

Ikusi Lotura Iturria Urtea Toponimoa Auzoa Elementu Geografikoa Transkr. Berriemaleak
Ikusi Osoa Ahozkoa 1991 EGILLAR ERREKIA Elosu ERREKATXOA Hilari Gantxegi
Ikusi Osoa Ahozkoa 1991 EIDAR ERREKIA Elosu ERREKA Jose M. Jauregi, Benita Epelde
Ikusi Osoa Ahozkoa 1991 EIDER ERREKIA Elosu ERREKATXOA Gregorio Muruamendiaraz
Ikusi Osoa Ahozkoa 1991 EIDAR ERREKIA Elosu ERREKA Jose Mª Arando, Jose Mª Zenitagoia
Ikusi Orokorra Ahozkoa 1991 OLABARRIXA ERREKIA ERREKA Hilari Gantxegi
- Ta Oontzola azpixan beste erreka batekin topo eitten dau honek…
- Bai, zeretik datorrena, hori… Egillar. Egillar dao hor. Gomozkortatik… o… Gomozkorta nik, ostera… Kanteratik, Elusuko Kanteratik harutz dauan hori, datorren errekia, Egillar. [Mendixa goixan] ta Egillarko… Egillarko errekia da hori goittik behera datorrenori [Atxuri] ondoraiño datorrena atzenien. Elusuko Egillarren. Ta Egillarren hor dao itturrixa nun edo nun, askatxua. Hor askatxua hor daukazu nunbaitten Elusuko bidien azpikaldien hortxe. Ittur(be)berri izena —neskia hil ebena— Itturriberriko askia. Hor topau bihar dozu derrior.
(...) Haretxen [tiran] dao Itturbeberriko errekia, Itturbeberriko askia. Itturbeberriko askatik dator hori errekaori. Olabarrixa errekia esaten jako gero behera. Haura Itturbeberriko askia, ta gero Itturbeberriko errekia Kosteipera datorrenian, Olaberrixako errekia, berriz. Bakoitza bere parajietan kanbixau eitten dau jentiak errekia. Haura erreka bat, bai, goittik behera lehelengo baiña gero Olabarrixa errekia, berriz.

ELOSU-OSINTXU

ELOSU-OSINTXU

- Ta Eider errekia.
- Eider, Eider errekia, hori hor [Olabaso?] aldien…
- B: Ba, zerak esan dozuna: Itturrebarriko askan hasi ta goittik behera datorrena hori Eider errekia da.
- [… Egieder] esaten dozuna?
- […] bai hori, hori da Eidar errekia.Erref: BER-239/003

ELOSU-OSINTXU

- Gero bat eitten dau…?
- Laspurren?
- … itturrittik doien…
- Laspurren horrek bat eitten jok…
- Bai, behe-behien.
- A! Olabarrixa, hau ondio apuntau barik nenguen.
- Olabarrixa, bai oinddio han… Gero Olabarrixa ta Olabarri bi dittuk, e!
- Bi dia?
- Bai. Olabarrixa hau baldin bada, Olabarrixa hemen jak. Zeaittik Ontzolan… Ontzola hor izengo dok…
- Bai, hemen dao Ontzola.
- Bai, orduan bai.
- Eta Olabarrixan parian badoia beste errekatxun bat hor…?
- Bai, zeretik, Iturriberrittik doiena.
- Ez, ez, bestekaldetik, hemen, beittu, hemen… Kostei o Pagola ez dakit zer dan, hortik behera doiena.
- Bai, ba […].
- Badauka izenik horrek?
- Hori… jesus, zela esaten jako horri? Eider errekia.
- Eider?
- Bai, Egider, bai. Eider errekia da hori.
- Ez dakit nahasten gabizen… Ta hemen Gorla aldetik, […] aldetik doiana?
- Hori dok, ba, zera…
- Eider errekia?
- Eider errekia.
- Amigo… Erref: BER-237/002

- Hor Itturriberrittik behera doian errekiak badauka izenik?
- Hori… Euki eingo jok… ez jakixat, ba, hori dan Eider-errekia. Behian Eider harrapatzen jok horrek.
- Eider errekia?
- [...].
- Hori, gaiñera, lehelengua Itturriberriko errekia izengo dok, Itturriberriko askia honen azpixan nola daon, ta behekua, behekua ya… Erref: BER-242/008

 Hor askatxua hor daukazu nunbaitten Elusuko bidien azpikaldien hortxe. Ittur(be)berri izena —neskia hil ebena— Itturriberriko askia. Hor topau bihar dozu derrior.

- Baiña Itturriberriko askia bastante goixan egongo da, ezta?
- Bai, Elusuko bidien azpikaldien. Ha´hor hoixe zangiori dator goittik behera handik, e?
- Kantinia dauann inguruan dao…
- Bueno, han kantinia, oin ein dan berrixa.
- Han ikusten dan poste haura…
- Ta posteti honutz, han, hola badao, ba, erdixan egurtxo bat, honutzatxuauen bi. Bittartetxo bat badao, ba, hor bistan? Gabien […]. Haretxen [tiran] dao Itturbeberriko errekia, Itturbeberriko askia. Itturbeberriko askatik dator hori errekaori. Olabarrixa errekia esaten jako gero behera. Haura Itturbeberriko askia, ta gero Itturbeberriko errekia Kosteipera datorrenian, Olaberrixako errekia, berriz. Bakoitza bere parajietan kanbixau eitten dau jentiak errekia. Haura erreka bat, bai, goittik behera lehelengo baiña gero Olabarrixa errekia, berriz.
- Klaro, segun zeiñen etxera allegatzen dan, ba, han ya…
- Bai, hori da! Bai, hortxe kanbixatzen da. Hori askioi hortxe. Ni neu bertan ez naiz egon, baiña [hezetzixa] datorrenian ta, ezta, por ejenplo, ikusten dozu zuk ta “Han! Itturbeberriko askara allegau da zaparradia, ta belaxe da”. Itturbeberriko askia handixe dator. Ta gero behera jaisten danian, Olaberrixako errekara. Baiña errekia bat, errekia bat etetzekia.

B5M zerbitzuko toponimiarekiko erreferentziak

Bat ere ez.

Gipuzkoako Foru Aldundiko toponimiarekiko erreferentziak

URL NOMBRE TIPO C TIPO E Municipio cuenca Calle Portal Bis Erref kartogra Nid
I_19225 EGIEDER ARROYO ERREKA DEBA Bergara 88-04-D,042 200450
I_19226 UBEI ARROYO ERREKA DEBA Bergara 88-04-D,042 200450
I_19227 UBEGI ARROYO ERREKA DEBA Bergara 88-04-D,042 200450

DEIKER ikerketako toponimiarekiko erreferentziak

Bat ere ez.