billur izan. (d). aditza. Tener miedo. Elipsiaz entzun ohi da gehienetan.. Beste gauza batzukin pasatzen dana, aura falta balitz, norbera billur. Hil./ Zer, billur jaten ala? Zer, billur jaten ala?
.
billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko.. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil.. Sin. rebéndera.
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). izena. Urtebete arteko ahari gaztea.. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis.. Emea denean arkazte edo urtebillotx.. Ik. adáritxo.
billotx égur, billots egúrra. (d). izena. botanika evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. Evónimo, bonetero.. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako..